Balkhax aintzira
Balkhax[1] (kazakheraz: Балқаш көлі, Balqaş kölı, bɑʟ̠ˈqɑʃ kɵˈlʉ ahoskatua; errusieraz: Озеро Балхаш, translit.: Ozero Balkhax) Erdialdeko Asian dagoen ur gaziko aintzira da, Kazakhstan hego-ekialdeko aldean. Aintzirako ibai nagusia Ili ibaia da, baina beste zazpi ibai txikietatik ere hartzen du ura: Karatal ibaia, Aksu ibaia, Lepsi ibaia, Byan ibaia, Kapal ibaia eta Koksu ibaia. Erdialdeko Asiako arro endorreikoan kokatzen da Kaspiar Itsasoa eta Aral itsasoarekin batera.
Balkhax aintzira | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 342 m |
Mota | laku endorreiko eta aintzira |
Luzera | 620 km |
Zabalera | 70 km |
Azalera | 18.200 km² |
Sakonera | 25 m 6 m |
Bolumena | 106.000 hm³ |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 46°32′27″N 74°52′44″E / 46.5408°N 74.8789°E |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | lurrunketa |
Erresidentzia denbora | 6,8 a |
Arroaren azalera | 501.000 km² eta 428.340 km² |
Aintzira azaroaren bukaeratik udaberrira izoztuta dago.
Historia
aldatu103 urtetik VIII.menderaino, txinatarrek aintzirari Pu-Ku edo Bu-Ku deitzen zioten. Qing dinastian, aintzira Txinako ipar-mendebaldeko muga zen. Hala ere, 1871an sinatutako Itunari esker, bai aintzira bai bere eskualdea Errusiar Inperioaren eskuetan bukatu zen. 1991an Sobietar Batasuna desagertu zenean, Kazakhstanen barruan egongo zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).