Balioanizdun Batxilergo Bateratua

Balioanizdun Batxilergo Bateratua edo labur B.B.B. Espainiako 1970eko Hezkuntza Lege Orokorrak ezarri zituen hiru irakaskuntza aldietatik bat zen, Oinarrizko Hezkuntza Orokorra edo OHO eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea edo UBI direlakoekin batera. 3 urteko bigarren mailako ikasketak ziren (BBBko 1., 2. eta 3. ikasturteak), 14-17 urte bitarteko hezkuntza hartzen zutenak eta batxiler titulua lortzen zen 3 ikasturteak gainditzean. Ikasketa hauek egiten zituzten gehienek UBI ikasturte egiten zuten ondoren unibertsitatera sartzeko. BBB izeneko hezkuntza aldi hau bertan behera geratu zen 1990. urtean, Espainiako LOGSE delako legea indarrean sartzearekin batera.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu