Baliagarritasun (ekonomia)

Ekonomian, baliagarritasuna, erabilgarritasuna edo utilitatea eragile ekonomiko bati asebetearen neurri bat da, gehienetan kontsumoari edo aberastasunari loturik. Kontzeptua ekonomian baliabideak mugatuak kontsideratu eta kontsumitzaileak dituen aukereten erabaki bat hartu behar duelako sortzen da: kontzeptu erlatiboa da, beraz, aukera zenbait alderatzen dituena. Baliagarritasuna funtsezko kontzeptua da hainbat teoria ekonomikotan: Jeremy Bentham eta John Stuart Mill oinarritzat hartu zuten euren teoriak osatzeko, baina Hermann Heinrich Gossen, Karl Menger, Léon Walras eta William Stanley Jevons ekonomialariak izan ziren kontzeptuaren inguruan teoria oso bat eratu zutenak baliagarritasun marjinal kontzeptuaren inguruan: unitate gehigarri bat eskuratzeak ematen duen baliagarritasuna alegia. Indiferentzia-kurba kontzeptu ekonomikoa ere, baliagarritasun kontzeptuarekiko eratorria da, baliagarritasun berdina dakarten ondasunen konbinazioa izanik.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.