Baldassarre Peruzzi
margolari italiarra
Baldassarre Tommaso Peruzzi (Siena, 1481eko martxoaren 7a - Erroma, 1536ko urtarrilaren 6a) Pizkundeko italiar margolari eta arkitektoa izan zen. Pinturicchiorekin lan egin zuen Sienan, eta 1503an Erromara joan zen. Pinturan, Sienako katedraleko San Giovanni kaperako freskoak egin zituen. 1508tik aurrera arkitektura lanetan jardun zuen batez ere: Villa Farnesina etxea eraiki zuen Erroman (1508-1511 bitartean). Rafael hil ondoren (1520), Erromako San Petri bailikako obrak egiteko lana eman zioten. Erromako Massimo alle Colonneko jauregia (1532-1536) eraiki zuen, halaber. Manierismoa bultzatu zuen Erromako arkitekturan. Pinturicchio eta Il Sodomaren eragina nabaria du bere margolanetan, eta Bramanterena arkitekturan.
Baldassarre Peruzzi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Baldassare Tommaso Peruzzi |
Jaiotza | Siena, 1481eko martxoaren 7a |
Herrialdea | Sienako Errepublika |
Heriotza | Erroma, 1537ko urtarrilaren 6a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Agriparen Panteoia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, arkitektoa eta Irarlea |
Lantokia(k) | Siena Erroma Bolonia Siena eta Erroma |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Goi Pizkundea |
Fitxategi:Villa Farnesina (Rome).jpg
Villa Farnesina, Erroma.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.