Bakteriorrodopsina Halobacterium generoko arkeoek (eta beste Halobacteria batzuek) duten purpura koloreko pigmentua da, egitura proteikoa duena.

Bakteriorrodopsinaren konformazio-aldaketa

Proteina hau arkeo horien zelula mintzean dago, eta -klorofilaren antzera- argiaren bidezko ATP-sintesian parte hartzen du [1]. Protoi-ponpa baten antzera jarduten du, argiaren energia hartzen baitu protoiak mugiarazteko. Protoi-gradiente horrek energia kimikoa sortzen du [2].

Halobacterium-ek bi metabolismo mota ditu: oxigenoaren aurrean, kimiorganotrofo gisa jarduten du, materia organikoaren oxidazioa burutuz ATPa sintetizatzeko; oxigenoaren ezean, aldiz, fotosintesi bereziren bat burutzen du, bakteriorrodopsinari esker, protoien gradientea erabiliz energia kimikoa (ATP) lortu ahal izateko.

Bakteriorrodopsinak begiko errodopsina antzeko egitura eta funtzioa du, erretinal izeneko molekula bat izanik (indar protoi-higiarazlearen sorrera katalizatzen duena) [3] Argi espektroaren zati berdean xurgatzen du argi gehien (570 nm inguruan).

Erreferentziak aldatu

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: Glosarioa.
  2. Bacteriorhodopsin: Pumping Ions
  3. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 551-552 orr.

Kanpo estekak aldatu