Bakearen eguna (alemanez: Friedenstag) Richard Strauss konposatzaile eta musikari alemaniarrak zati bakarrean idatzitako opera bat da.

Bakearen eguna
Jatorria
Argitaratze-dataXX. mendea
Estreinaldi-data1938ko uztailaren 24a
Ezaugarriak
Genero artistikoamelodrama
Hizkuntzaalemana
LibretistaJoseph Gregor
Bestelako lanak
MusikagileaRichard Strauss
Fikzioa

IMSLP: Friedenstag,_Op.81_(Strauss,_Richard) Edit the value on Wikidata

Libretoa aldatu

Hasiera batean, Straussen asmoa, Itzalik gabeko emakumea bere aurreko operan bezala, Stefan Zweigi laguntza eskatzea zen. Baina hau judu familiakoa zen, eta autoritate naziek debekatu egin zioten Straussi Zweigekin lan egitea. Operak kontatzen duen istorioa, Zweigi bururatu zitzaion, eta Joseph Gregor konbentzitu zuen operaren libretoa idatz zezan. Halaxe, azken hau izan zen Straussen opera honetako libretoa idatzi zuena. Hala ere, Zweigen eragina oso nabarmena da opera honen forma eta sustantzia dramatikoan.

Estreinaldia aldatu

Opera honen mundu osoko estreinaldia, 1938. urteko uztailaren 24an gertatu zen, Munichen. Opera hau, Viorica Ursuleac sopranoari eta honen senar zen Clemens Krauss opera zuzendariari eskainia izan zen. Straussen asmoa, opera hau, bi zatitan banaturiko istorio baten lehen zatia izatea zen, Karl Böhmek Dresden zuzendurikoa. Istorio honen bigarren zatia, bere hurrengo opera izango zen, Dafne izenekoa.

Gaia aldatu

Operaren gaiak, gerraren aurkako sentimenduak adierazten ditu. William Mannek, sentimendu hauek, Alemania naziaren politika militar zehatzen kontagailu bezala deskribatzen ditu. Alemanian, opera hau, Munichen berpiztu zen 1960. urtean, eta 1995. urtean Dresden. Pamela Potterrek, opera honen bakearen aldeko eta gerraren aurkako azpitestuaren eskola azterketa bat egin zuen.

Pertsonaiak aldatu

  • Setiaturiko herriko komandantea baritonoa
  • Maria, bere emaztea sopranoa
  • Sargentua baxua
  • Kaboa baritonoa
  • Soldadu independentea tenorea
  • Musketaria baxua
  • Kornetaria baxua
  • Ofiziala baritonoa
  • Fronte lerroko ofiziala baritonoa
  • Piamontetarra tenorea
  • Holsteindarra armada setiatzailearen komandantea baxua
  • Alkatea tenorea
  • Apezpikua baritonoa
  • Jendearen arteko emakumea sopranoa
  • Guarnizioko soldaduak eta armada setiatzailekoak, herriko zaharrenak eta komandantearen delegazioko emakumeak, herriko jendea

Lehen estreinaldi honetako aktoreetako batzuk aldatu

Istorioa aldatu

Guardiako sarjentuak, soldadu independente baten aldetik, arerioa, landetxeari tiro egiteko prestatua dagoenaren abisua jasotzen du. Mezulari gazte italiar bat, Piamontekoa, zehazki, Enperadoreak herriko komandanteari bidalitako gutun batekin heltzen da, eta orduan, bere herriari buruz kantatzen du. Munizioen ofiziala, mosketaria eta beste soldadu batzuk, burla eginez, gazte horrek, gerra sekula ez duela ezagutu eta eurek bakea sekula ez dutela ezagutu komentatzen dute. Soldaduek, orduan, urrunetik datozen soinuak entzuten dituzte, lehenengo, arerioa izan daitekeela pentsatuz, baina jendea zitadelara hurbilarazten du. Komandantea, jendeari hitz egiteko agertzen da. Alkateak eta prelatuak, Komandanteari, amore emateko esaten diote, batak zein besteak, euren zatia erreklamatzen, eta arerioa alferrik sufritzen ari dela esanez. Komandanteak, edozein modutan, garaipen osoa bilatzen du, eta bere sentimenduak baztertzen ditu. Fronteko ofiziala agertzen da eta komandanteari, zitadelako munizioa erabili ezean, herria erori egingo dela esateko. Komandanteak, ordea, ez du onartzen munizio hori erabiltzerik.

Komandanteak, Enperadoreak herriko jendeari bidalitako gutuna irakurtzen du. Bertan, enperadoreak, herriak ez duela amore eman behar dio, defendatu egin behar dela. Jendea, 30 urtez jarraian gerran egon ondoren, berebiziko protestak egiten ditu. Komandantea, erreakziorako prestatzen hasten da, eta jendetzari, sakabanatu eta bere seinalearen zain egoteko agintzen dio. Orduan, bere soldaduei, kanoiaren bolbora zitadelaren azpian prestatzeko eta metxa jartzeko agintzen die. Komandanteak, sarjentua deitzen du, eta honi, beronek lehenengoari Magdeburgoko guduan bizia nola salbatu zion gogorarazten dio, eta orain, herria salbatzeko zortea eskaintzen dio. Sarjentuak ezezkoa ematen dio, ofizialaren eta soldadu independentearen munizioekin. Italiar mezulariari eskerrak eman ondoren, komandanteak, bere tropei, lanean hasteko agintzen die.

Maria, herriko komandantearen emaztea, zitadelan sartzen da, eta jendetzari eta bere senarrari abisatzen die. Komandantea bera sartzen da, bere emazteak, honi emandako agindua, zitadelan ez sartzeko, alegia, desobeditu egin duela ikusirik. Euren ahotsak euren duetoan kontrastea egiten dute. Maria, gerraz asperturik dago, Komandantea, berriz, pozez zoratzen eta barruan biztanle guztiak dituela, zitadela leherrarazteko bere plana nola izango den kontatzen du. Beharbada, horrela, komandanteak ihes egiteko eskaintza egingo dio, bere salbaziorako. Mariak, bere senarraren ondoan jarraituko duela promes egiten du.

Kanoien tiroen soinuak entzuten dira, itxuraz, arerioaren eraso baten seinale bezala. Sarjentuak, bolboraren metxa pizteko esaten dio komandanteari, baina honek nahiago du borrokatzea. Hurrengo soinua, edozein kasutan, urruneko kanpai hotsak dira, eta herriko bertako kanpaiak batzen zaizkio gero. Sarjentuak, orduan, Holsteingo tropak hurbiltzen ari direla dio, baina ez eraso egiteko asmoz. Loreak eta bandera zuriak dakartzate. Komandanteak, arerioaren trikimailua dela uste du. Alkatea eta prelatua, edozein kasutan, pozarren daude, prozesioa ikusten, hau, komandanteak esandako seinalearekin nahastuz.

Holsteindarren komandantea herrian sartzen da, herriko komandantearen bila eta Hogeita Hamar Urteko Gerraren berriak eskaintzen dizkio. Egun horretan bertan gerra amaitu dela, alegia, armistizioa sinatu baita. Komandanteak zakar jokatzen du Holsteindar komandanteari egin dion harreran, eta, iraindu egiten du, bere ezpatatik tiratuz. Holsteindar komandanteak, bere ezpata luzatzen du, baina ez du tiratzen. Mariak, orduan, bere burua bi komandanteen artera botatzen du, bien artean bakeak egin ditzatela erregutuz. Eta, inork espero ez zuela, bi komandanteak besarkada batean biltzen dira. Opera, adiskidetze koru batekin amaitzen da.

Disko aukeratuak aldatu

Kanpo estekak aldatu