Bakearen Lasterketa
Bakearen Lasterketa (alemanez Friedensfahrt, txekieraz Závod míru, eslovakieraz Preteky mieru, errusieraz Велогонка Мира, Velogonka Mira, polonieraz Wyścig Pokoju, frantsesaz Course de la Paix, italieraz Corsa della Pace eta errumanieraz Cursa Păcii) urtero Ekialdeko Blokeko herrialdeetako Txekoslovakia, Ekialdeko Alemania eta Polonian ospatzen zen etapako txirrindularitza lasterketa bat izan zen.
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1948 | ||
Desagertzea | 2006 | ||
Ekitaldi kopurua | 59 (urtea: 2006) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Mai) | ||
Mota | Etapakako lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 34 not found | Polonia Txekoslovakia Alemaniako Errepublika Demokratikoa | ||
Antolatzailea | Právo | ||
Mailak | Am (1948-2004) 2.HC (2006) | ||
Zirkuitua | UCI Europe Tour | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Giampaolo Cheula | ||
Garaipen gehien lortu duena | Steffen Wesemann (5 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
Mendebaldeko herrialdeetan Ekialdeko Frantziako Tourra edota Munduko Lasterketa Amateur Handiena ezizena ere jaso zuen.
1948an sortua izan zen, Bigarren Mundu Gerraren ondoren Erdialdeko Europako herrialdeen arteko tentsio arintzeko asmoz, hortik bere izena.
1989ko Sobietar Blokearen gainbeheraren ondoren, lasterketa babesle ekonomikorik gabe gelditu eta diru murrizketei aurre egiteko arazoak izan zituen. 2006an bere azken ekitaldia ospatu zen.
Proba honen lehenbiziko irabazlea August Prosinek izan zen, eta laisterketa gehien irabazi zituena berriz Steffen Wesemann, bost garaipenekin.