Bakailao ajoarriero bakailao idorra eta barazkiek osatutako platera da; batez ere tomate eta baratxuriak[1]. Euskal Herrian ez ezik Espainian ere plater tradizionala da eta osagaiak eskualdez eskualde aldatzen dira. Prestatzeko buztin-kazola behar da gero bertan bero zerbitzatzeko.

Bakailao ajoarriero
Osagaiakbakailaoa, tomatea eta baratxuria
Historia
JatorriaEspainia

Izena aldatu

Plateraren jatorria ezezaguna da: baliteke mandazainek (gaztelaniaz: arrieros) asmatua izan[2] edo ajoarriero nafar-saltsarekin lotura izan.

Ezaugarriak aldatu

Bakailao idorra gezatzeko 24 edo 48 orduz (moduaren arabera) uretan jarri behar da. Bestetik barazkiak frijitu behar dira: tomate, tipulak, pikillo piperrak, piperrak, baratxuriak eta patatak[3]. Barazkiak prest daudenean bakailao gehitu eta sutan 15 minutu uzten da. Normalean piper txorizeroak eta piperminak botatzen dituzte.

Prestaketa egiteko buztin-kazola, zartagina edo labea erabiltzen dituzte, sukaldariaren arabera. Errezeta eskualdez-eskualde aldatzen da: Nafarroan otarrainxkak edo abakandoa ditu[4][5]; Aragoan, Cuencan, berriz, patatak.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu