Baile Bhuirne

Baile Bhuirne irlanderaz eta ofizialki (ingelesez Ballyvourney; irlanderaz baita Baile Bhirne edo Baile Mhúirne ere) Irlandako Errepublikako hego-mendebaldean dagoen Corkeko konderrian kokatzen den udalerri txiki bat da, Kerryko konderriaren mugatik oso hurbil dagoelarik. Cork konderriaren ipar-mendebaldean dago, Macroom udalerritik oso gertu, Derrynasaggart mendiak, West Cork eta Muskerry eskualdean kokatzen delarik.

Baile Bhuirne
Ballyvourney
giza kokalekua
Ballyvourney Church yard.jpg
Eliza eta hilerria.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlanda
Flag of Munster.svg Munster
Flag of the counties of Cork, Derry and Louth.svg Corkeko konderria
Izen ofiziala Baile Bhúirne
Geografia
Koordenatuak 51° 56′ 41″ N, 9° 09′ 48″ W / 51.944778°N,9.163242°W / 51.944778; -9.163242Koordenatuak: 51° 56′ 41″ N, 9° 09′ 48″ W / 51.944778°N,9.163242°W / 51.944778; -9.163242
Altuera 154 m
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC±00:00

Turismoa eta irlandar hizkuntzaAldatu

Ballyvourney udalerria Muskerry Gaeltacht eremuaren barnean dago (irlandera nagusi den eremua). Bisitariak hona etortzeko arrazoietako bat bertako ondare arkitektonikoa da. Bertako abadetxearen inguruko lur sailean Sheela na Gig delakoak, hainbat harrizko zirkulu, harrizko aztarna eta fulachtaí fia direlakoak daude. Udalerri hau San Gobnait eta bere San Gobnait's Well baselizarekin lotuta dago, azken hau urtero otsailaren 11ean bertako fededunen erromesaldien lekuko izaten delarik.

Ballyvourney udalerria eskualdeko Ionad Cultúrtha[1] kulturgunearen egoitza ere bada, bertan arte tradizionala eta garaikidearen erakustaldiak daudelarik, bai eta hainbat musika eta ikusentzunezko artearen inguruko ekitaldiak ere.

Ikastetxe eta tabernakAldatu

Bertako ikastetxe nazionalak Scoil Aban Naofa izena du, bere izena eskualdeko Aban santuarekin loturik dagoelarik.

Udalerriko bigarren hezkuntza mailako ikastetxeak "Coláiste Ghobnatan" izena du, honen izena ere bertako Gobnait santuarekin lotuta dagoelarik. , another local saint. De Salle College edo "Coláiste Íosagáin" ikastetxearen zelaietan Song for a Raggy Boy filma filmatu zen, bertan Ballyvourney ikus daitekelarik.

Ballyvourney udalerrian "The Mills Inn", "The Abbey Hotel", "The Hibernian" eta "The Crúiscín Lán" taberna, ostatu edo jatetxeak daude.

Ekonomia eta garraioaAldatu

Ballyvourneyko lanbide aukera nekazaritza sektoretik hasi eta industria edota zerbitzu sektoreetaraino doa. Údarás na Gaeltachta erakundeak negozio berrientzako diru laguntzak eskeintzen ditu, hauetako asko Ballyvourneyko industrialdean daudelarik.

Ballyvourney udalerria N22 errepidean kokatzen da eta Corkeko aireportutik nahiko hurbil dago.

KirolakAldatu

Joko gaelikoakAldatu

Senior mailako futbol gaeliko kiroleko Naomh Abán GAA taldeak zenbait txapelketa bereganatu ditu. Sortzez Ballyvourneukoa den Anthony Lynch jokalariak Cork GAA taldearekin senior mailan jokatu duelarik.

FutbolaAldatu

Udalerriko futbol taldea Sullane F.C. da. Taldeak West Cork edo Mendebaldeko Cork Ligako senior eta adin txikiko ligetan jokatzen duelarik

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu