Bago!az (telebista saioa)

Bago!az» orritik birbideratua)
Bago!az
Formatua Talent show
Aurkezlea(k) Zuriñe Hidalgo
Iraupena 90 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) Pausoka Entertainment
TB Katea ETB1
Ordutegia Asteazkenetan 22:30etan
(Ostiraletan errep., 21:00etan)
Emisioa 2017ko otsailaren 22a –
2019ko maiatzaren 31a
Denboraldia(k) 3
Atal kopurua 36 (+ 6 saio berezi)
Audientzia

Bago!az ETB 1eko talent show musikala da, Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EiTBk ekoitzia. Zuriñe Hidalgo abeslariak aurkezten du, eta Jabi Elortegik zuzentzen. Programaren lehenengo edizioa 2017ko otsailaren 22an estreinatu zen eta bigarrena 2018ko otsailaren 21ean. Hirugarrena, berriz, 2019ko otsailaren 27an.[1]

Go!azen telesailerako aktoreak bilatzeko lehiaketa da. Lehenengo denboraldiko irabazleak (Iholdi Beristain) Go!azen 4.0n parte hartzeko aukera izan zuen; bigarrengoak (Maria Redondo) Go!azen 5.0n aritzekoa eta hirugarrengoak (Dánae Riaño) Go!azen 6.0n.

Sakontzeko, irakurri: «Go!azen (telesaila)»

Asteazkenetan, 22:00etan emititzen zen saioa, baina ez zituen oso audientzia datu onak ematen. Bi egun geroago ordea, ostiraletan 21:00etan ematen zituzten errepikapenek emaitzak hobeak izaten zituzten.

Saioaren azalpena aldatu

Saio bakoitzean, partaideak elkarren lehian aritzen dira, abesten. Partaide bakoitzak euskal pertsonaia ezagun baten laguntza dauka. Pertsonaia hauei coach deitzen zaie. Gero, coach edo aditu hauek dira beraien puntuen bidez, saio amaieran irabazlea eta kanporatua aukeratzen dituztenak.

Saio guztiak eta gero, programako irabazlearen saria Go!azen telesailaren hurrengo denboraldian parte hartzea da.

Denboraldiak aldatu

Lehenengo denboraldia asteazkenetan 22:30etan eman zuten. Baina kontutan izanda programa haurrei zuzenduta zegoela eta ordutegia nahiko berandu zela, audientzia kaskarrak bildu zituen saioak. Ostiraletan ordea, 21:00etako errepikapenak askoz ere datu hobeak biltzen zituen.

Bataz beste %1,7ko eta %1,6ko kuotak eman zituzten bi denboraldiek asteazkenetan. Ostiraletan berriz dezente hobeak: %3,5ko eta %3,3ko kuotak.

Denboraldia Atalak Atal motak Emisio hasiera Emisio amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
1. denboraldia 10 + 2 Estreinaldiak
Errepikapenak
2017ko otsailaren 22a
2017ko otsailaren 24a
2017ko maiatzaren 3a
2017ko maiatzaren 5a
14.000 ikusle
23.600 ikusle
%1,7
%3,5
2. denboraldia 13 + 2 Estreinaldiak
Errepikapenak
2018ko otsailaren 21a
2018ko otsailaren 23a
2018ko maiatzaren 30a
2018ko ekainaren 1a
----- %1,6
%3,3
3. denboraldia 13 + 2 Estreinaldiak
Errepikapenak
2019ko otsailaren 27a
2019ko martxoaren 1a
2019ko maiatzaren 31 ----- -----
Guztira 36 + 6 ----- 2017ko otsailaren 22a 2019ko maiatzaren 31 ----- -----

Bago!az (2017) aldatu

Mekanika aldatu

Hamahiru lehiakide izango dira eta elkarren aurka aritu beharko dute 10 programatan, 10 astetan.

Saio bakoitzean zortzi lehiakidek hartuko dute parte. Lehiakide bakoitzak euskal kulturan ezaguna den laguntzaile bat izango du. Laguntzaile hauei 'coach' izenez deitzen zaie eta hauek izango dira lehiakideekin betera abestuko dutenak. Programa bakoitzean, lehiakide bakoitzak coach batekin abestuko du eta saioaren amaieran coach hauek epaile lanak egingo dituzte. Lehiakideei puntuak emango dizkiete. Horrela, saioro puntu gutxien eskuratu dituena kaleratua izango da eta gehien lortzen dituena irabazlea. Irabazleak immunitatea lortuko du hurrengo galarako eta ezin izango du kanporatua izan. Astero, kanporatuaren postua betetzeko, lehiakide berri bat sartuko da.

Zazpigarren saiotik aurrera, kanporatuak izango diren lehiakideak ez dira ordezkatuko eta horrela, finalera lau lehiakide bakarrik iritsiko dira. Finaleko irabazleak Go!azen 4.0 telesailean protagonista izateko postua lortuko du.

Coach-ak aldatu

Lehiakideak aldatu

Herria Adina Saioak Informazioa
 
  Iholdi Beristain   Portugalete 16 urte 10 Irabazlea
  Karmele Gurbindo   Atarrabia 18 urte 8 2. finalista
  Iñaki Torralbo   Bermeo 23 urte 10 3. finalista
  Maria Ereña   Sodupe 20 urte 10 4. finalista
  Iñaki Ainciburu   Atarrabia 19 urte 8 9. kanporatua
  Maitane Lopategi   Mungia 17 urte 8 8. kanporatua
  Sara Alonso   Aramaio 18 urte 2 7. kanporatua
  Sara Nieto   Bilbo 18 urte 6 6. kanporatua
  Imanol Cabrejas   Bilbo 18 urte 1 5. kanporatua
  Luka Azurmendi   Donostia 19 urte 1 4. kanporatua
  Jonatan Yelamos   Bilbo 17 urte 3 3. kanporatua
  Endika Bengoetxea   Hernani 18 urte 2 2. kanporatua
  Aitzol Ibarloza   Donostia 18 urte 1 1. kanporatua

Emaitzen taula aldatu

01 02 03 04 05 06 07 08 09 10
Iholdi Sartu Jarraitu Jarraitu Jarraitu Jarraitu Jarraitu Jarraitu Irabazlea Immunea Irabazlea Irabazlea
Karmele Sartu Jarraitu Irabazlea Immunea Jarraitu Jarraitu Irabazlea Irabazlea 2.finalista
Iñaki T. Sartu Jarraitu Irabazlea Immunea Jarraitu Jarraitu Irabazlea Immunea Jarraitu Jarraitu 3.finalista
Maria Sartu Jarraitu Jarraitu Jarraitu Jarraitu Irabazlea Immunea Jarraitu Jarraitu Jarraitu 4.finalista
Iñaki A. Sartu Jarraitu Irabazlea Immunea Jarraitu Jarraitu Jarraitu Jarraitu Kanporatua
Maitane Sartu Jarraitu Jarraitu Jarraitu Jarraitu Jarraitu Jarraitu Jarraitu Kanporatua
Sara A. Sartu Jarraitu Kanporatua
Sara N. Sartu Jarraitu Jarraitu Jarraitu Jarraitu Jarraitu Kanporatua
Imanol Sartu Kanporatua
Luka Sartu Kanporatua
Jonatan Sartu Irabazlea Immunea Kanporatua
Endika Sartu Jarraitu Kanporatua
Aitzol Sartu Kanporatua

Bago!az 2.0 (2018) aldatu

Mekanika aldatu

Lehenengo ediziotik bigarrenera saioaren dinamika pixka bat aldatu da. Lehenengo edizioan 13 lehiakide izan ziren eta bigarrengoan 32.

Aurreko edizioan bezala, lehiakideek coachen laguntza izango dute beraien ikuskizuna prestatzeko. Coachen artean egongo den aldaketa bakarra izango da Iñigo Azpitarte aktorea joango dela eta bere ordez Iker Villa musikaria sartuko dela.

Programak hiru fase izango ditu. Guztietan, coachek lehiakideekin batera abestuko dute eta gero epaile lanak egingo dituzte (aurreko edizioan bezala). Lehenengo fasean 32 lehiakide hasiko dira elkarren aurka. Bigarren fasera 16 gazte iritsiko dira eta hirugarrenera 8. Hirugarren fase honetan, aste bakoitzean lehiakide bat joango da kalera.

Finalera hiru lehiakide iritsiko dira eta irabazleak Go!azen 5.0 telesailean parte hartzeko aukera irabaziko du.[2]

Coach-ak aldatu

Bago!az 3.0 (2019) aldatu

Mekanika aldatu

Hirugarren edizioan aldaketa egin dute saioaren dinamikan. Aurreko edizioetan astero kanporatu bat izaten zen eta lehiakide berri bat sartzen zen. Lehiakide berriak ordea, desebantailarekin sartzen ziren beste lehiakideekin alderatuta 'berriak' zirelako. Horregatik edizio honetan ordezko batzuk egongo dira saio guztietan. Programa bakoitzean 7 lehiakide lehiatuko dira elkarren aurka eta puntu gutxien lortzen dituenak ordezkoen taldeko norbaiten aurka duelua egin beharko du. Azkenean dueluan irabazten duenak saioan segituko du eta bestea kalera joango da.

Edizio honetan 15 lehiakide arituko dira elkarren aurka. 7 lehiatzen saio bakoitzean eta gainerakoak ordezkoen taldean egongo direnak.

Platoa ere berritu dute. Berria handiagoa da eta orain leku gehiago izango dute emanaldiak eskaintzeko.

Coach aldetik ere aldaketa bat egongo da. Aurreko edizioetan 8 coach ziren eta aurtengoan berriz, 7. Karmele Larrinaga aktorea joan da eta bere ordez Andoni Ollokiegi sartu da. Andoni Bago!az 2.0n finalista izan zen abeslari bat da. Bera ez da coacha izango, baina ordezkoen laguntzaile edo babesle lanak egingo ditu.

Finalean irabazten duenak Go!azen 6.0 telesailean parte hartzeko aukera izango du sari gisa.[3]

Coach-ak aldatu

Lehiakideak aldatu

Herria Adina Estatusa Informazioa
 
  Dánae Riaño   Irun Ordezkoa 1. sailkatua
  Andrea García   Eibar 20 urte Originala 2. sailkatua
  Eider Etxeandia   Zornotza Originala 3. sailkatua
  Iker Gutierrez   Lazkao Originala 12. kanporatua
  Jokin Doral   Hondarribia 24 urte Ordezkoa 11. kanporatua
  Sandra Vargas   Barakaldo Ordezkoa 10. kanporatua
  Aintzane Arzamendi   Bilbo Originala 9. kanporatua
  Kimetz Renteria   Bilbo Ordezkoa 8. kanporatua
  Olatz San Buenaventura   Andoain 18 urte Ordezkoa 7. kanporatua
  Aitzol Barbarias   Sopela 16 urte Originala 6. kanporatua
  Noelia Calvo   Beasain 17 urte Ordezkoa 5. kanporatua
  Arnatz Alvarez   Arrigorriaga Ordezkoa 4. kanporatua
  Eider Sanchez   Irun Ordezkoa 3. kanporatua
  Gabriela Gandara   Donostia 19 urte Originala 2. kanporatua
  Josu Gonzalez   Irun 18 urte Originala 1. kanporatua

Emaitzen taula aldatu

01 02 03 04 05 06 07 08 09 10
Aintzane Sartu 17 puntu 20 puntu 13 puntu 20 puntu 21 puntu 9 puntu Duelo 13 puntu
Andrea Sartu 33 puntu Immunea - 31 puntu Immunea - 29 puntu 15 puntu 36 puntu Immunea - 27 puntu 28 puntu
Danae Duelo 21 puntu 29 puntu
Eider E. Sartu 19 puntu 17 puntu 18 puntu 29 puntu Immunea 16 puntu 17 puntu 26 puntu
Iker Sartu 31 puntu 15 puntu 32 puntu Immunea - 18 puntu 14 puntu 24 puntu 25 puntu
Jokin Duelo 30 puntu 31 puntu 26 puntu Immunea - 24 puntu 17 puntu 17 puntu
Sandra Duelo 23 puntu 32 puntu Immunea - 9 puntu
Aitzol Sartu 25 puntu 27 puntu 13 puntu 15 puntu 13 puntu Duelo Kanporatua
Noelia Duelo 14 puntu Duelo Duelo Kanporatua
Arnatz Duelo Kanporatua
Eider S. Duelo 11 puntu Duelo Kanporatua
Gabriela Sartu 15 puntu 7 puntu Duelo Kanporatua
Josu Sartu 7 puntu Duelo Kanporatua

Atalak eta audientziak aldatu

Saioa asteazkenetan 22:30etan izaten bada ere, ostiraletan 21:00etan ematen dituzten errepikapenek askoz ere datu hobeak lortzen dituzte.

Bago!az (2017) aldatu

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Saioaren ezaugarriak Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
1 1 Irabazlea: Jonatan / Kanporatua: Aitzol 2017ko otsailaren 22a (asteazkena)
2017ko otsailaren 24a (ostirala)
24.000 ikusle
27.000 ikusle
%3,0
%3,4
2 2 Sarrera: Iñaki A. / Irabazlea: Iñaki T. / Kanporatua: Endika 2017ko martxoaren 1a (asteazkena)
2017ko martxoaren 3a (ostirala)
11.000 ikusle
20.000 ikusle
%1,3
%2,7
3 3 Sarrera: Karmele / Irabazlea: Iñaki A. / Kanporatua: Jonatan 2017ko martxoaren 8a (asteazkena)
2017ko martxoaren 10a (ostirala)
13.000 ikusle
21.000 ikusle
%1,6
%3,4
4 4 Sarrera: Luka / Irabazlea: Karmele / Kanporatua: Luka 2017ko martxoaren 15a (asteazkena)
2017ko martxoaren 17a (ostirala)
13.000 ikusle
25.000 ikusle
%1,6
%3,7
5 5 Sarrera: Imanol / Irabazlea: Maria / Kanporatua: Imanol 2017ko martxoaren 22a (asteazkena)
2017ko martxoaren 24a (ostirala)
15.000 ikusle
31.000 ikusle
%1,7
%4,2
6 6 Sarrera: Sara A. / Irabazlea: Iñaki T. / Kanporatua: Sara N. 2017ko martxoaren 29a (asteazkena)
2017ko martxoaren 31a (ostirala)
15.000 ikusle
26.000 ikusle
%1,8
%4,0
7 7 Irabazlea: Iholdi / Kanporatua: Sara A. 2017ko apirilaren 5a (asteazkena)
2017ko apirilaren 7a (ostirala)
13.000 ikusle
26.000 ikusle
%1,6
%4,0
8 8 Irabazlea: Karmele / Kanporatua: Maitane 2017ko apirilaren 19a (asteazkena)
2017ko apirilaren 21a (ostirala)
14.000 ikusle
6.000 ikusle
%1,9
%1,2
9 9 (Finalerdia) Irabazleak: Iholdi, Karmele / Kanporatua: Iñaki A. 2017ko apirilaren 26a (asteazkena)
2017ko apirilaren 28a (ostirala)
12.000 ikusle
22.000 ikusle
%1,3
%4,0
10 10 (Finala) Irabazlea: Iholdi Beristain 2017ko maiatzaren 3a (asteazkena)
2017ko maiatzaren 5a (ostirala)
10.000 ikusle
32.000 ikusle
%1,3
%4,9

Saio bereziak aldatu

Zenb. Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
1 Ba!goaz Basakabira (Lehiakideen aurkezpena) 2017ko otsailaren 17a (ostirala) 23.000 ikusle %3,3
2 Ba!goaz elkarrekin (7. saiora arteko momenturik onenen bilduma) 2017ko apirilaren 12a (asteazkena) 7.000 ikusle %1,0

Bago!az 2.0 (2018) aldatu

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Saioaren ezaugarriak Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
11 1 2018ko otsailaren 21a (asteazkena)
2018ko otsailaren 23a (ostirala)
8.000 ikusle
27.000 ikusle
%1,0 (%2,2)
%3,9 (%9,8)
12 2 2018ko otsailaren 28a (asteazkena)
2018ko martxoaren 2a (ostirala)
5.000 ikusle
28.000 ikusle
%0,7 (%2,1)
%4,1 (%10,7)
13 3 2018ko martxoaren 7a (asteazkena)
2018ko martxoaren 9a (ostirala)

22.000 ikusle
%1,3 (%4,1)
%3,6 (%10,4)
14 4 2018ko martxoaren 14a (asteazkena)
2018ko martxoaren 16a (ostirala)
10.000 ikusle
12.000 ikusle
%1,4 (%4,3)
%2,0 (%5,3)
15 5 2018ko martxoaren 21a (asteazkena)
2018ko martxoaren 23a (ostirala)
12.000 ikusle
26.000 ikusle
%1,6 (%4,7)
%3,6 (%9,4)
16 6 2018ko apirilaren 4a (asteazkena)
2018ko apirilaren 6a (ostirala)
5.000 ikusle
18.000 ikusle
%0,6
%2,8 (%8,5)
17 7 2018ko apirilaren 11a (asteazkena)
2018ko apirilaren 13a (ostirala)
20.000 ikusle
16.000 ikusle
%2,6 (%7,4)
%2,5 (%8,7)
18 8 2018ko apirilaren 18a (asteazkena)
2018ko apirilaren 20a (ostirala)
10.000 ikusle
19.000 ikusle
%1,4 (%4,7)
%3,6 (%10,4)
19 9 **Asteazkenean ez zuten eman**
2018ko maiatzaren 4a (ostirala)

18.000 ikusle

%3,4 (%8,9)
20 10 2018ko maiatzaren 9a (asteazkena)
2018ko maiatzaren 11a (ostirala)
7.000 ikusle
12.000 ikusle
%0,9 (%2,7)
%2,0 (%5,7)
21 11 2018ko maiatzaren 16a (asteazkena)
2018ko maiatzaren 18a (ostirala)
15.000 ikusle
19.000 ikusle
%2,0 (%4,3)
%3,4 (%10,1)
22 12 2018ko maiatzaren 23a (asteazkena)
2018ko maiatzaren 25a (ostirala)
28.000 ikusle
%3,8 (%9,0)
%4,1 (%11,8)
23 13 (Finala) Irabazlea: Maria Redondo 2018ko maiatzaren 30a (asteazkena)
2018ko ekainaren 1a (ostirala)
17.000 ikusle
30.000 ikusle
%2,5 (%5,4)
%4,4 (%11,8)

Saio bereziak aldatu

Zenb. Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
1 Go!azen road to Bago!az (Lehiakideen aurkezpena) 2018ko otsailaren 16a (ostirala) 10.000 ikusle %1,6 (%4,7)
2 Bago!az berezia (Aste Santuak) 2018ko martxoaren 28a (asteazkena)
2018ko martxoaren 30a (ostirala)
10.000 ikusle
4.000 ikusle
%1,7 (%5,1)
%0,9 (%2,3)

Bago!az 3.0 (2019) aldatu

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Saioaren ezaugarriak Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
24 1 2019ko otsailaren 27a (asteazkena)
2019ko martxoaren 1a (ostirala)
%0,6 (%1,1)
-----
25 2 2019ko martxoaren 6a (asteazkena)
2019ko martxoaren 8a (ostirala)
%0,3 (%0,9)
-----
26 3 2019ko martxoaren 13a (asteazkena)
2019ko martxoaren 15a (ostirala)
%0,2 (%0,4)
-----
27 4 2019ko martxoaren 20a (asteazkena)
2019ko martxoaren 22a (ostirala)
-----
15.000 ikusle
%0,3 (%0,9)
%2,7
28 5 2019ko martxoaren 27a (asteazkena)
2019ko martxoaren 29a (ostirala)
%0,4 (%1,4)
-----
29 6 2019ko apirilaren 3a (asteazkena)
2019ko apirilaren 5a (ostirala)
%0,6 (%1,7)
-----
30 7 2019ko apirilaren 10a (asteazkena)
2019ko apirilaren 12a (ostirala)
%0,4 (%1,4)
-----
31 8 2019ko apirilaren 26a
32 9 2019ko maiatzaren 3a
33 10 2019ko maiatzaren 10a
34 11 2019ko maiatzaren 17a
35 12 2019ko maiatzaren 24a
36 13 (Finala) Irabazlea: Dánae Riaño 2019ko maiatzaren 31a

Saio bereziak aldatu

Zenb. Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
1 Bago!az berezia (Aste Santuak) 2019ko apirilaren 17a (asteazkena)
2019ko apirilaren 19a (ostirala)
%0,4 (%1,3)
-----
2 Bago!az 2020ra (Urte zahar gaua) 2019ko abenduaren 31a (20:43 - 23:16) %5,7 (%13,3)

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu