Back to the Future
Back to the Future (euskaraz "Etorkizunerako Itzulera") Robert Zemeckisek 1985ean zuzendutako estatubatuar zientzia-fikziozko filma da. Steven Spielbergek ekoiztua, Marty McFly, 1985etik 1955ra istripuz bidaia egiten duen nerabea, du pertsonai nagusia. Dr. Emmett "Doc" Brown zientzialariaren laguntzari esker, etxerako bidea bilatu behar du.
Nolabaiteko antzekotasuna duten Real Genius, My Science Project eta Weird Science zientzia-fikziozko nerabe komedia filmeekin batera urte berean estreinatu zen.
Filmak frankizia bat sortu zuen: Back to the Future Part II eta Back to the Future Part III filmak, telesailak eta zenbait bideo-joko egin zituena.
Argumentua
aldatuMarty McFly nerabea (Michael J. Fox) eta denek erotzat duten Doc zientzialaria (Christopher Lloyd) adiskideak dira. Docek denboran barna bidaiatzeko makina sortu (DeLorean auto egokitua) eta martxan jarri du, ezusteko akats batek Marty 1955an ipiniko du, hain zuzen ere, bere gurasoak izango direnak (Crispin Glover eta Lea Thompson) elkar ezagutu zuten urtea. Heuren lehen topaketa ezeztatarazi ostean, McFlyek bere gurasoak izango direnak elkar ezagutu eta ezkon daitezen lortu beharko du, bestelakoan bere jaiotza eta izatea bera ere ezinezkoa izango baita.
Aktore nagusiak
aldatu- Michael J. Fox: Marty McFly
- Christopher Lloyd: Emmett 'Doc' Brown
- Crispin Glover: George McFly
- Lea Thompson: Lorraine Baines McFly
- Thomas F. Wilson: Biff Tannen
-
DeLorean autoa.
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- Filmaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)