Baccara 1977 urtean sortutako musika bikotea izan zen. María Teresa "Mayte" Mateos (Logroño, 1951ko ko otsailaren 7a) eta Maria Mendiola (Madril, 4 de abril de 1952ko apirilaren 4a - Ib. 2021eko irailaren 11) ziren taldekideak.

Baccara
Mayte Mateos (ezkerrean) eta Maria Mendiola (eskuinean), Baccara bikoteko jatorrizko kideak
Datuak
JatorriaVenus
Musika motapop, disco
Urteak1976-1981
Produkzioa
Diskoetxea(k)RCA
Bertelsmann Music Group
RCA Corporation
EkoizleaFrank Dostal, Ralf Soja
Taldekideak
Mayte Mateos, Paloma Blanco, Cristina Sevilla, Helen de Quiroga
Lehengo taldekideak
Maria Mendiola, Marisa Perez, Jane Comerford
Informazio gehigarria
www.baccara-oficial.com
IMDB: nm3701409 Facebook: BaccaraOfficial Twitter: BaccaraOficial Instagram: baccaraoficial Youtube: UCIRJ8MotVzQXJCvNBtppFdA Spotify: 4dn4KQgTE4P3jrwa3iIVzQ iTunes: 16279268 Musicbrainz: 07d64456-0220-4fb3-b6bf-bb9707b4eefb Songkick: 274783 Discogs: 70244 Allmusic: mn0000061871 Deezer: 11596 Edit the value on Wikidata

Bi taldekideak Televisión Española telebista kateko balletean lan egiten zutenean ezagutu zuten elkar. Bikotea banatu zenean, bakoitzak bere aldetik talde berriak osatu zituen, eta biek Baccara izena erabiltzen jarraitu zuten.

Taldearen abesti ezagunena 'Yes, Sir, I Can Boggie' izenekoa izan zen.

Bikotearen jatorrizko formazioa banatu zenetik, jatorrizko bikotearen erdi bakoitza Baccara gisa aritzen da, eszenatokiko kide berriekin.

Mayte Mateos 12 eszenakide ezberdinekin aritu da 1983az geroztik. Cristina Sevillarekin batera, Suediako Melodiefestivalen [1] parte hartu zuen Mayte Mateosek 2004an, "Soy tu Venus" abestiarekin. 2005az geroztik, Mayte Mateos Paloma Blancorekin aritzen da eszenatokian.

Maria Mendiola Marisa Perezekin aritu zen 1985etik 2008ra. 'New Baccara' izen artistikoarekin, Mendiolak eta Perezek grabatu zituzten abestiak "Talisman", "Fantasy boy" [2], "Call me up", 'Touch me".

2011tik 2021ean hil zen arte, Maria Mendiola Cristina Sevillarekin aritu zen (aurrez Mayte Mateosen eszenakide gisa lan egin zuen 1999tik 2004ra). Mendiolak eta Sevillak elkarrekin "I belong to your heart" [3] diskoa grabatu zuten 2017an.

2022tik Cristina Sevilla Helen de Quirogarekin batera aritzen da. Sevillak eta de Quirogak bi single grabatu zituzten, "Don't let this feeling go away" [4] 2022an eta "When I'm with you" [5] 2023an.

  1. https://eurovisionworld.com/national/sweden/melodifestivalen-2004/baccara-soy-tu-venus
  2. https://hitparade.ch/song/New-Baccara/Fantasy-Boy-70651
  3. https://hitparade.ch/song/Baccara/I-Belong-To-Your-Heart-1669614
  4. https://hitparade.ch/song/Baccara-Christina-Sevilla-&-Helen-de-Quiroga/Don't-Let-This-Feeling-Go-Away-2337686
  5. https://hitparade.ch/song/Baccara/When-I'm-With-You-2409795