Ana di Pištonja[oh 1], (jaiotza abizena Drakšin[5] edo Draxin[4], baina ezagunago Baba Anujka[oh 2] izenarekin [Баба Анујка]) Vladimirovac herrixkako serie-hiltzaile bat izan izan zen, Yugoslavian, gaur egungo Serbian. Gutxienez 50 pertsona eta gehienez 150 pozoitu zituen XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. 1928an atxilotu zuten, 90 urte zituela eta 15 urteko kartzela-zigorra jarri zioten 1929an bi erailketen konplizea izateagatik. Zortzi urte beranduago kartzelatik atera zuten zaharregia izateagatik.

Baba Anujka

Bizitza
JaiotzaValakia, 1838
HeriotzaVladimirovac (en) Itzuli, 1938 (99/100 urte)
Jarduerak
Jarduerakserieko hiltzailea, herbalist (en) Itzuli eta witch doctor (en) Itzuli

Gaztaroa eta ezkontza aldatu

Oso gutxi dakigu Anujkaren lehen urteen inguruan. Iturri batzuen arabera, 1838an jaio zen Errumanian abeltzain aberats baten familian eta Vladimirovacera mugitu zen, Austrohungariar Inperioaren barneko Banateko Muga Militarrean, 1849 inguru.[1] Hala ere, berak esaten zuen 1836an jaio zela.[6] Pančevoko aberatsen umeentzako eskola pribatu batera joan zen, eta beranduago bere aitaren etxean bizi izan zen.[7] Esaten da 20 urte zituela misantropian erori zela, Austriar militar batekin maitemindu ostean; sifiliaz kutsatu zen eta, ondoren, bihotza hautsi zion. Gertakari horren ostean, bere etxean itxi zen eta medikuntzan eta kimikan interesa irabazi zuen. Bost hizkuntza hitz egiten zituen.[1] Beranduago, Pistov edo di Pištonja abizeneko lurjabe batekin ezkondu zen. Berarekin 11 ume izan zituen, baina bakarra iritsi zen helduarora.[1][7] Senarra bera baino askoz zaharragoa zen, eta ezkondu eta 20 urtera hil zen.[7] Heriotzaren ostean, bere kimikako ikasketak egiten jarraitu zuen.[1][7]

Esperimentazioa belarrekin aldatu

Anujkak laboratorio bat sortu zuen bere etxeko alde batean senarra hil zenean,[1][7] eta petrikilo eta senda-belarretan aditu fama irabazi zuen jada XIX. mendearen amaieran.[7] Osasun arazoentzako laguntza behar zuten nekazarien emazteen artean ezagun egin zen, eta fama horrekin diru sarrera on bat eskuratu zuen, lasaitasunez bizitzeko aukera ematen ziona.[3] Soldaduskara deitzen zituztenak zerbitzu militarrera joatea ekiditeko lain gaixotzen zituen botikak sortzen zituen,[5] eta "ur magiko"[2] edo "maitasunaren pozioa"[1] izena eman zion nahasketa pozoitsua ere egiten zuen. "Ur magiko" horiek batez ere euren senarrarekin arazoak zituzten emakumeei saltzen zizkien; edaria euren senarrei konturatu gabe ematen zieten eta, zortzi egunen buruan, hiltzen ziren.[5]

Anujkaren "maitasunaren pozioak" artsenikoa zuen kopuru txikian, eta detektatzeko zaila zen landareren baten toxina bat. [8] Anujkari norbaitek esaten zionean bikote arazo bat zula, galdetzen zion "zenbat pisatzen du arazo horrek?", hau da, zein da biktimaren pisua. Ondoren, behar zen dosia kalkulatzen zuen.[5] Anujkaren biktimak, normalki, gizonezkoak ziren, askotan gazteak eta osasuntsuak.[9] Bere bezeroek epaiketan adierazi zuten ez zekitela "ur magikoak" pozoia zuenik, bainaizk eta botere supernaturalen bat zuela pertsonak hiltzen zituena, benetako magia erabiltzen.[10] Anujkaren pozoiarekin gutxienez 50 pertsona[8] eta gehienez 150 hil ziren[5].

1920ko hamarkadan, Anujkak "salmenta agente" bat zuen, Ljubina Milankov izeneko emakume bat, bezero potentzialak bilatzen zituena Anujkaren etxera eramateko.[6] Anujkaren "ur magikoa"ren prezioak 2.000 eta 10.000 Jugoslaviar dinar artean zeuden.[8]

Momiroven erailketak aldatu

Anujak bere "ur magikoa" Stana Momirovi saldu zion 1924ko urtarrilean 2.300 dinaren truke[6]. Stanak, lehenago, Anujkarenera jo zuen hainbat sendabelar lortzeko. Satanak nahasketa bere senarra zen Lazar Ludoškiri eman zion, eta egun batzuk beranduago hil zen[2][10] Stana, beranduago, beste gizon batekin ezkondu zen, baina bere senar berriaren osaba bat antzeko arrazoiengatik hil zen hilabete batzuk beranduago.[2] Poliziak Stana itaundu zuen eta, honek, Anujka salatu zuen.[2]

Anujkak, ondoren, bere ur magikoa Sima Momirovi eta bere emazte Sofijari saldu dien, Simaren 70 urteko aita hil nahi zutelako, Nikola Momirov. Arrazoia, familiaren barruko eztabaida bat zen. Euren arabera, Nikola alkoholikoa zen eta bere seme eta biloben aurka oso bortitza. Sofijak entzun zuen Anujkak bazuela "soluzio bat" Danica Stojić medio, eta Anujkari eskatu zion bere ur magikoa, 5.000 dinaren truke saldu ziona.[7] Sofijak Olga Sturzari eman zion, 16 urteko Nikolaren biloba, eta esan zion ziurtatzeko edaten zuela. Nikolak pozoia edan zuen, gaixotu zen, eta hamabost egun beranduago hil zen.[10]

Epaiketa aldatu

Anukaren aurkako lehen epaiketa 1914an izan zen, Bela Crkvan, erailketak egiteko pozoia ematea leporatuta, baina ez zuten zigortu.[7][10] Berriro atxilotu zuten 1928ko maiatzaren 15ean, 90 urte zituela.[5] Stana, Sofija, eta Sima Momirov, Ljubina Milankov, Danica Stojić eta Olga Sturza ere atxilotu zituzten eta Nikola Momiroven eta Lazar Ludoškiren heriotza leporatu zieten.[11] Autoritateek hildakoek gorpuak hilotzetik atera zituzten eta autopsia egin ziente Belgradoko Unibertsitatean.[9][12]

Epaiketa 1929ko ekainean hasi zen Pančevoko epaitegian, eta lekukoek ekainaren 18an eta 19an deklaratu zuten. Uztailaren 1ean Anujkaren etxean aurkitutako gai kimikoen analisiaren emaitzak iragarri ziren. Fiskalak heriotza zigorra eskatu zuen akusatu guztientzat, Sturzarentzat izan ezik, adinez txikikoa zelako.[13]

Sofija eta Sima Momirovek euren burua defendatu zuten epaiketak. Esan zuten ez zekitela "ur magikoak" pozoia zuenik; adiearzi zuten uste zutela ura baino ez zela eta heriotza zetorrela Anujkak botere supernaturalak zituelako. Stana Momirovek esan zuen bere nahi bakarra zela ur magikoarekin bere senarra alkoholismotik ateratzea, eta ez zekiela pozoia horrek hilko zuenik. Epaiketan zehar, Anujkak behin eta berriz ukatu zituen karguak, eta esan zuen kasu guztia Ljubina Milankoven asmakuntza bat zela, bere krimenak leporatu nahi zizkiolako. Sturzak bere burua defendatu zuen, esanez ume bat zela gertakaria jazo zenean, eta berak ez zekiela aitona hilko zenik; baina Sofijak esan zuen Sturzak ondo ezagutzen zuela plan osoa.[10] Branko Vurdelja doktoreak esan zuen artsenikoa aurkitu zela gorpuetan.[14]

1929ko uztailaren 6an epaiak ezagutu zen. Anujkari 15 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, heriotzak eragiteko beharrezko papera izan zuelako.[7] Stana eta Sofija Momirovek bizi osorako zigorra jaso zuten. Sima Momirovek beste 15 urteko zigorra izan zuen eta Ljubina Milankovek 8 urte. Olga Sturza eta Danica Stojić absolbitu zituzten.[15]

Anujka 98 urte zituela atera zuten kartzelatik, oso zaharra zelako.[5] Bi urte beranduago hil Vladimirovacen, 100 urte zituela.[5]

Oharrak aldatu

  1. Izen askorekin ezaguna izan zen, tartean Anna Pistova,[1] Anujka de Poshtonja,[2] edo Anyuka Dee[3] ingelesezko iturrietan, eta Anuica di Piștonea Errumaniako iturrietan,[4] eta prentsan Banat sorgina,[3] Vladimirovaceko Sorgina,[1] eta Anjuschka Ama Txikia ezizenekin agertu zen.
  2. Baba hitzak "amona" esan nahi du serbokroazieraz eta Anujka errumanieraz "Ana" izenaren hipokoristikoa da.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h (Ingelesez) «8 Aug 1929, 6 - The Angola Record at Newspapers.com» Newspapers.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  2. a b c d e (Ingelesez) «2 Aug 1928, 1 - Honolulu Star-Bulletin at Newspapers.com» Newspapers.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  3. a b c New York Herald Tribune (New York) 23 June 1929: section II, p. 1..
  4. a b (Ingelesez) «Povestea înfiorătoare a româncei considerate cea mai mare criminală în serie din istoria Serbiei. Baba Anuica di Piştonea a ucis cu „planta demonică”» adevarul.ro 1472433101 (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  5. a b c d e f g h Baba Anujka je bila prvi serijski ubica u Srbiji, ubila 150 ljudi. Večernje Novosti 2019ko maiatzaren 5a.
  6. a b c «Čitač knjiga» digitalna.nb.rs (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  7. a b c d e f g h i Estephe, St. (2018-10-14). «Unknown Gender History: The World’s Oldest Serial Killer: “Baba Anujka” (Баба Анујка)» Unknown Gender History (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  8. a b c Estephe, St. (2018-10-14). «Unknown Gender History: The World’s Oldest Serial Killer: “Baba Anujka” (Баба Анујка)» Unknown Gender History (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  9. a b Estephe, St. (2018-10-14). «Unknown Gender History: The World’s Oldest Serial Killer: “Baba Anujka” (Баба Анујка)» Unknown Gender History (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  10. a b c d e «Čitač knjiga» digitalna.nb.rs (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  11. Estephe, St. (2018-10-14). «Unknown Gender History: The World’s Oldest Serial Killer: “Baba Anujka” (Баба Анујка)» Unknown Gender History (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  12. «WOMAN'S WAYS» Worker (Brisbane, Qld. : 1890 - 1955): 19. 1929-06-26 (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  13. «Čitač knjiga» digitalna.nb.rs (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  14. «Čitač knjiga» digitalna.nb.rs (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  15. «Čitač knjiga» digitalna.nb.rs (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).

Kanpo estekak aldatu