Komando Bereziak

BEREZIAK» orritik birbideratua)

Komando Bereziak ETA politiko-militarraren baitan 1975 urtean sortutako egitura bat izan zen, aldi berean izaera politiko eta militarra zuena. Komando Bereziek atentatu kanpaina zabala burutu zuten 1975 urtean bertan, baina espainiar estatuko segurtasun-indarrek Mikel Lejartza agentea ETA pm erakundean infiltratu eta hainbat atxiloketa egin zituzten, tartean egitura horren lehenenego burua izan zen Pedro Ignacio Perez Beotegi, Wilson. Ondoren, Miguel Angel Apalategi, Apala, jarri zen komando berezien buru. Hortik aurrera, komando bereziek erakunde politiko bat sortu eta Espainiar Trantsizioaren baitan integratzearen aurka agertu ziren ETA pm baitan, borroka armatuaren likidazioa ekarriko zuelakoan. Bereziki, Pertur ETA pmko buruzagiaren aurka agertu ziren. Perturren lerroaren onespenik gabe, bahitutako Angel Berazadi enpresaburua erail zuten 1976 urtean.

ETA pm erakundearen komite exekutiboaren laguntzarik gabe, Komando Bereziek Javier Ybarra enpresaburua bahitu zuten 1977 urtean baliabide ekonomikoak eskuratu nahian, baina bahiketak porrot egin eta Ybarra erail zuten. Azkenik, Komando Bereziak ETA militarrean integratu ziren, ETA militarraren baitan horren aurkako iritziak izan baziren ere, Komando Autonomo Antikapitalistak izeneko erakundea sortzera eraman zutenak.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.