Burrhus Frederic Skinner

B. F. Skinner» orritik birbideratua)

Burrhus Frederic Skinner (1904ko martxoaren 201990ko abuztuaren 18) psikologo, filosofo eta autore estatubatuarra izan zen[1][2][3][4]. Psikologia esperimentaleko alorrean aintzindaria izan zen eta konduktismoa defendatu zuen. Eztabaidatuak izan diren lan asko idatzi zituen jokaeren aldakuntzei buruz, bereziki ikaskuntza operantean. Bere helburua giza poztasuna haunditzea zen, gizarte ingenieria bat bezala.

Burrhus Frederic Skinner

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBurrhus Frederic Skinner
JaiotzaSusquehanna Depot (Pennsylvania)1904ko martxoaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAmeriketako Estatu Batuak
HeriotzaCambridge1990eko abuztuaren 18a (86 urte)
Hobiratze lekuaMount Auburn Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: leuzemia
Familia
Ezkontidea(k)Yvonne Blue (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea 1931) Doktoretza
Hamilton College (en) Itzuli 1926) Artean graduatu : English studies (en) Itzuli
Tesi zuzendariaWilliam John Crozier (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)William Kaye Estes (en) Itzuli
Richard Herrnstein (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, filosofoa, asmatzailea, etologoa, autobiografialaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Minnesotako Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakEdward Thorndike, Ivan Pavlov eta John Broadus Watson
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Musicbrainz: ac9ef802-16af-4b15-9f34-f86110ece9d0 Find a Grave: 1405 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ameriketako Estatu Batuetako Susquehanna herrian, Pensilvanian jaio zen Skinner psikologo ospetsua. New York hiriko Hamilton eskolan ikasi zuen gaztetan, idazle izateko asmoz. Graduatu ondoren, Greenwich Villagen urte bat igaro zuen fikziozko idazle bezala formatzeko asmoz, baina laster ikusi zuen horretarako balio ez zuela. Urte horretan, gero Skinner-ek “garai iluna” deituko zuena, Bertrand RussellenAn Outline of Philosophy” irakurri zuen. Liburu honetan Russellek psikologoen filosofia konduktista eztabaidatzen zuen bereziki John B. Watsonena. Idazle bezala talenturik ez zeukala ikusita, Skinner pertsonen ekintza eta izaeretan interesatzen hasi zen. Literatura uztea erabaki zuen eta psikologia ikasle bezala hasi zen Harvard Unibertsitatean (nahiz eta unibertsitate honek gaur egun duen prestigioa ez eduki). 1931an Harvarden graduatua eta psikologiako doktoretza lortu zuen eta 1936an instituzio honetan ikertzaile bezala lan egiten hasi zen. Ondoren Minnesota eta Indianako unibertsitateetatik pasa zen besteak beste eta azkenik, 1948an, Harvardera itzuli zen maisu bezala lan egiteko. 1948anWalden Two” liburua idatzi zuen.[5]

Sariak aldatu

Skinnerek sari asko jaso zituen bere bizitzan zehar. 1968an Zientziaren Domina Nazionala jaso zuen Lyndon Baines Johnson lehendakariaren eskutik. Hiru urte ondoren Amerikako Psikologia Fundazioko urrezko dominarekin saritua izan zen eta 1972an American Humanist Association-ek urteko sari humanista eman zion. 1982an bere lehenengo aipamena jaso zuen bere bizitza osoa psikologiari eskaintzeagatik, American Humanist Association-ek emanda.[5]

Konduktismo aldatu

Usoaren sineskeria aldatu

Bere esperimentu ospetsuenetariko bat, uso baten superstizioen formazioa aztertu zuelarik izan zen. Skinner-ek esperimentu honetan zortzi uso gosetuak jarri zituen kutxa desberdinetan; kaxa haiek jana ematen zuen aparatu batetara elkarturik zeuden, eta janaria ematen zuen automatikoki denbora tarte zehatz batzuetan. Jana jaso baino lehen egiten ari zena errepikatuko zuela ondoroztiatu zuen Skinner-ek. Txori bat kaxan bueltak ematera baldintzatu zen, bizpahiru buelta errefortzu bakoitzagatik. Beste bat bere burua kaxaren izkinarantz mugitzen zuen eta beste bik gorputzaren eta buruaren mugimendu pendular jarrai bat egiten hasi ziren. Esperimentuak superstizio txiki bat isladatzen du. Janariaren administrazioa eta bere jokaeraren artean erlazio kausal bat egongo balitz bezala jokatzen zuten txoriek, nahiz eta erlazio hori ez zen existitzen. Dena den, esperimentu hauen emaitzak kritika asko jasan dituzte. Jakin da uso guztiek superstizio jokaera berdinak garatzen dituztela eta ez ezberdinak diren jokaerak Skinner-ek zion bezala.[6]

 
Skinnerren esperimentu bat.

Skinnerren teoriak aldatu

Skinner sistema guztiz baldintzapen operantean oinarritzen da. Subjetuak ingurunearen gainean operatzen du. Operatibitate honetan zehar, subjetua beti estimulu batzuekin aurkitzen da, errefortzu estimulua edo errefortzua deiturik. Estimulu honek operantea handitzeko efektua du (hau da, errefortzuaren ostean gertatzen den jarrera). Hau baldintzapen operantea da: jarrera hori ondorio batez jarraitua da eta ondorioaren naturak subjetuak ekintza hau etorkizunean errepikatzearen tendentzia eraldatzen du. Adibidez, arratoi bat kaxa batean aurkitzen da. Kaxa honi “skinnerren kaxa” deritzo. Honek botoi edo palanka bat du alde batean eta hau zapaltzean janari bolatxo bat erortzen da kaxa barrura. Arratoia kaxa barruan bueltaka dabil eta “nahigabe” barra hori zapaltzen du. Honela janari bolatxoa kaxa barrura erortzen da. Errefortzua jaso baino aurreko jokaera da operantea. Segituan arratoia iskin batera baztertzen da janari bolatxoarekin. Zer gertatzen da arratoiari bolatxo gehiago ematen ez diogunean? Hainbat alferrikako saiakera batzuen ondoren arratoiak ez du palanka gehiago zapalduko. Honi baldintzapen operantearen ezabaketa deitzen diogu. Errefortzu batekin jarraitua ez den jokaera batek, jokaera hori etorkizunean ez errepikatzeko probabilitatea igotzen da. Baino berriz ere errefortzuarekin jokaera hori motibatzen hasten bagara, jokaera hau askoz azkarrago garatuko du arratoiak, hasieran kosta zitzaionarekin konparatuz. Hau testuinguru historiko batean gertatzen delako da.[7]

Errefortzu eskemak aldatu

Skinnerri bere aurkikuntza desberdinak modu akzidentalean egin zituela esatea gustatzen zitzaion. Adibidez, hornidura falta zuela aipatzen du, beraz eskuz egin behar zituen bolatxoak. Lan honek denbora asko eskatzen zion, modu honetan arratoiei ematen zizkien errefortzu kantitatea murriztu behar zuen, baldintzatu nahi zuen edozein jokaeretako. Honela arratoiek egoera honegatik, jokaera finko eta konstante bat mantendu zuten. Orduan aurkitu zituen Skinner-ek errefortzu eskemak:[7]

-Lehenengo egoera errefortzu jarraia da: arratoiak jokaera (pedala sakatu) betetzen duenean, janari bolatxoa jasotzen du. -Maiztasun finkoko programa, hau da Skinner-ek aurkitu zuen lehena: Adibidez, arratoiak palanka 3 aldiz sakatzean jasotzen du janaria. Edo 5, edo 20 edo “x” aldiz. Errefortzu eta jokaeren artean maiztasun finkoa dugu: 3 – 1; 5 – 1; 20 – 1; etab.

-Denbora tarte finkoko programan, denbora neurtzeko tresna bat erabiltzen du: Arratoiak “x” aldiz sakatzen duenean palanka denbora tarte zehatz batean (adibidez 15 segundo), janari bolatxoa jasotzen du. Ez badu sakatzen eskatzen diogun kopurua, ez du lortuko janaria. Baina “x” baino gehiagotan sakatuz gero denbora tarte zehatz horretan, ez du jasoko bolatxo bat baino gehiago. Esperimentu honetan fenomeno bitxi bat gertatzen da: arratoia baldintzaturik dagoenean gure programara, palanka sakatzeko frekuentzia jaisten da denbora tartearen amaiera iristen den arte. Orduan maiztasuna igotzen da denbora bukatzear dagoenean.

-Skinner-ek programa aldakorretaz ere hitz egiten du. Honek esan nahi du “x” maiztasuna (palanka sakatu beharrekoa) aldatu dezakegula txanda bakoitzeko; lehen txandan 3 aldiz sakatu behar du palanka bolatxoa jasotzeko, hurrengoan 2, ondoren 1, 20, 5 etab. Denbora tarte aldakorrak esan nahi du, denbora periodoa aldatzen dugula txandako; 20 segundo, 5, 100 etab. Programa aldakorretan, Skinner ohartu zen bi kasuetan arratoiak ez zutela gehiago maiztasuna mantentzen, “erritmoa” ezin zutelako finkatu jokaera eta sariaren artean. Programa hauetan interesgarriena da zaila dela arratoiak jokaera galtzea. Denbora tarte batean saria ez jasotzean arratoiak saiatzen jarraitzen du, ez baitaki noiz jasoko duen saria, oraindik jaso ez duelako eta lortzeko esperantza mantentzen duelako.

Skinner-en esanetan zorizko jokoen mekanismoa hau da. Baliteke ez irabaztea maiztasun handiarekin baina saiatzen ez bagara ez dugu saria lortuko. Honela dadoak botatzen edo ruletan ez badugu apostua mantentzen ez dugu ezer irabaziko.

Moldatzea aldatu

Skinner-ek landu behar izan zuen irizpideetariko bat, subjektu bat jokaera konplexuetara nola iristen zen azaltzea zen. Horretarako moldatzea erabili zuen hurbilketa jarraiaren metodoa hain zuzen ere. Laburki esateko, lehenik eta behin lortu nahi den jokaerara hurbiltzen den edozein eredu indartzea da. Hori egin ondoren, hasieratik desiratzen dugun jokaeraren beste bariazio batzuk agertzen dizkiogu (beti ere hurbiltasun haundiago bat dutena desiratutako jokaerarekin). Modu honetan, subjektua bizitza normal batean egingo ez zuen jokaera bat egiteko gai bihurtuko da. Metodo berdin hau erabilia izaten da desentsibilizazio sistematikoa (armiarmaren fobia) deritzon terapian (Joseph Wolpe).

Moldatzea eguneroko bizitzan ematen ahal den gauza bat da baina modu ez horren intentzionatu batean. Adibidez, neurozirujau bat ez da soilik medikua ebaketa-gelan sartzeagatik eta buru bat irekitzeagatik, baizik eta horren atzetik eta denbora luzean zehar eman diren jokaera, egoera eta akzio ez guztiz intentzionatuengatik (eskolara joan, biologia ikasi, medikuen pelikulak ikustea…)

Estimulo abertsiboa errefortzu estimuluaren aurkakoa da, sentsazio negatibo bat ematen dizun edozein estimulu. Jokaera baten jarraian estimulu abertsibo baten agerpen iraunkor batek, jokaera honekiko abertsioa garatzen du subjektuarengan. Beste alde batetik, estimulo abertsibo bat gertatzen bada jokaera agertu aurretik, errefortzu negatibo bat egiten ari gara. Adibidez, deskarga elektrikoak pairatzen ari den arratoi bat zutik jartzeagatik eteten baldin badira, arratoiak denbora gehiago iraungo du zutik. Skinnerren ustez estimulu abertsioaren erabilpenak ez du emaitza egokiak ematen. Berak zihoenez portaerak ez dira desagertzen, ezkutatu baizik , eta honek ez du jokaera inhibitzen. Demagun haur bat bere jostailuak botatzen ari dela jolastokian. Nagusi batek hau egiten ez jarraitzeko oihukatzen dio. Orduan haurrak jostailuak botatzeari utziko dio baina bere gogoak (jostailuak botatzeko intentzioa) ez dira desagertuko, beraz beste modu batzuk aurkituko ditu (ingurunez aldatzea, kulpa beste bati botatzea…) jokaera errepikatzeko. Gainera jokaera hau hasieran baino gehaigo kostatuko du desagertzea, izan ere, portaeraren maiztasuna murriztu denez, errefortzu sistema batean bilakatzen da, hasieran lortu nahi ez genuena.

Jokaeraren eraldaketa aldatu

Jokaeraren eraldaketa Skinner-en lanean oinarritutako teknika terapeutikoa da (ingelesez mod-b bezala ezagutzen da). Oso zuzena da: Nahi ez den jokaera bat ezabatzean datza, nahi den beste batengatik. Hainbat arazo psikologikoetan erabilia izan da (adikzioak, neurosiak, lotsa, autismoa eta baita eskizofrenia ere) erabilgarria bereziki umeetan. Badaude hainbat psikotiko kroniko kasu non, pazienteak ez dira komunikatu besteekin urteetan zeintzuk baldintzatuak izan dira modu normalean jokatzeko, adibidez tenedore eta labanarekin jaten edota janzten, etab.

Mod-b aren bariante bat dago ekonomia sinbolikoa deiturikoa. Hau askotan erabiltzen da ospitale psikiatrikoetan, espetxetan eta antzeko instituzioetan. Hauetan lege espezifikoak ezartzen dira, errespetatu beharrekoak. Errespetatuz gero, subjektuak fitxa batzuekin sarituak dira zeintzuk hainbat abantailekin aldatzen dira. Adibidez, arratsalde libreekin instituziotik kanpo, pelikulekin, zigarroekin, karameloekin etab. Baina jokaera okertzen bada, fitxak kentzen zaizkie. Teknika hau oso eraginkorra dela ikusi da ordena mantentzeko instituzio hauten.

Ekonomia sinbolikoaren arazoetako bat honakoa da: subjektua instituzioa uztean, bere ingurune originalera bueltatzen da zeinek hasierako jokaera negatiboa, instituziora eraman ziona, bultzatzen dion. Psikotikoaren familia nahiko disfuntzionala izaten da. Arazo dun gaztea “otsoaren ahora” bueltatzen da. Inorrek ez die fitxarik ematen ondo portatzeagatik. Jasotzea duen errefortzu positibo bakarra, taldearen onespena da jokaera ezezkor bat mantentzeagatik, adibidez lapurreta egiteagatik.

Walden Bi aldatu

Skinner filologo ingeles bezala hasi zuen karrera, poemak eta ipuin laburrak idatziz. Noski ere, hainbat artikulu eta liburu idatzi ditu konduktismoari buruz. Baina bere lanik ospetsuenetarikoa Walden II liburua da, bertan bere printzipioetan oinarritzen diren ideia ia utopikoak isladatzen dira. Jende askok kritikatu izan zuen liburu hau, bereziki ideia eskuindar eta erlijiosoak zituztenak, bere ideiak errealitatetik urruntzen gaituztelako eta gure duintasuna eta askatasuna kaltetzen gaituztelako. Skinner-ek kritika guzti hauek beste liburu batekin erantzun zituen, “Beyond Freedom and Dignity” deiturikoa. Bertan gizabanako batek nahi duena egiteko aukera ematen dion gizarte bat bilatzen duela dio, non egin nahi duzunagatik inork ez dizu ezer leporatuko. Estimulu abertsiboak ez dute funtzionatzen, horregatik gizartea kontrolatzeko errefortzuak erabiliko ditugu bakarrik. Eta errefortzu egokiak aukeratzen baditugu aske sentituko gara.

Bibliografia[8] aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. B.F. Skinner and behaviorism in American culture. Bethlehem : Lehigh University Press ; London ; Cranbury, NJ : Associated University Presses 1996 ISBN 978-0-934223-40-9. (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  2. Skinner, B. F. (Burrhus Frederic). (1948). Walden Two. New York, Macmillan Co. (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  3. (Gaztelaniaz) «Fuentes de libros - Wikipedia, la enciclopedia libre» es.wikipedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  4. "Skinner, Burrhus Frederic"
  5. a b https://web.archive.org/web/20141022075407/http://www.conducta.org/biografias/bfskinner.htm
  6. Falk, J.L. (1977).The origin and function of adjunctive behavior. Animal Learning and Behavior, 5,325-335
  7. a b https://web.archive.org/web/20141006065558/http://www.psicologia-online.com/ebooks/personalidad/skinner.htm
  8. https://web.archive.org/web/20060719011803/http://www.conducta.org/bibliografia/bskinner.htm

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burrhus Frederic Skinner
  • (Gaztelaniaz) [1] Skinnerren bibliografia osoa.
  • (Gaztelaniaz) ConTextos Konduktismoaren gaineko ataria.
  • (Gaztelaniaz) [2] Skinnerren pertsonalitatearen teoriak.