Bòrd na Gàidhlig (b̊ɔːɾʃd̪̊ nə ɡ̊aːlɪɡ̊ʲ ahoskatua; euskaraz: «Gaeleraren Biltzarra») Eskoziako gaeleraren plangintza garatzen duen erakundea da. Juridikoki, elkartea quango bat da, hau da, Eskoziako Gobernuak sortutako erdi-GKE. Lehen sortuak ziren Comunn na Gàidhlig edo An Comunn Gàidhealach elkarteek helburu berdinak badituzte ere ez dira Gobernuak sortuak.

Bòrd na Gàidhlig
Datuak
Motanon-departmental public body (en) Itzuli eta hizkuntz arauemailea
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
Honen parteEskoziako Gobernua
Enplegatuak23
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2006ko otsailaren 13a
webgune ofiziala
Facebook: bordnagaidhlig Twitter: bordnagaidhlig Instagram: bordnagaidhlig Edit the value on Wikidata
Eskoziako gaeleraz eta ingelesezko seinale elebidunak.

Helburuak aldatu

Erakundearen helburu nagusiak hauek dira:

  • Gaeleraren hiztunen kopurua handitzea.
  • Eskoziako gaelera etxe eta herrietarako hizkuntza bezala sendotzea
  • Eskoziako bizitza kulturalean gaelera bultzatzea, eta
  • Gaeleraren erabilpena bultzatzea eskoziar gizartearen egoera guztietan.

Horretarako bere eginbeharrak honako hauek dira:

  • Gaeleraren Plangintza Nazionala garatzea
  • Hizkuntza arloan aritzen diren elkarteekin batera harremanak izatea, eta
  • Gaelerazko heziketan kontsultak egitea.

Historia aldatu

Eskoziako Gobernuak 2003ko apirilean sortu zuen Bòrd Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak bultzatuta. Egoitza Invernessen du.

2003ko urritik 2004ko urtarrilera Bòrd kontsultarako erakundetzat besterik ez zuen hartzen kontrako Administrazioak. Hori zela eta, 2004ko irailean erakundea indartu zuen Eskoziako Gobernuak:

  • Bòrden aholkuak derrigorrezko bihurtu ziren udalerrien agintarientzat
  • Erakunde, pribatu eta bolondres "guztietara" jo dezake
  • Berak erabakiko zuen hizkuntz-garapena eta zein erakundeak behar izango zuen hizkuntz-planak egitea.

Eskoziako Legebiltzarrak horretarako 2005eko apirilean atera zuen "Gaeleraren legea".

Elkartearen presidenteak aldatu

Elkarteak presidente edo zuzendari (gaeleraz: cathraiche) bi izan ditu:

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu