Azucarera Alavesa

Azucarera Alavesa lantegia» orritik birbideratua)

Azucarera Alavesa Gasteizko Ehari-Gobeun dagoen azukre-fabrika zen, gaur egun bulego-eraikin gisa erabiltzen dena. Fausto Iñiguez de Betolaza arkitektoak diseinatu zuen 1904an.

Azucarera Alavesa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°51′23″N 2°43′03″W / 42.85626°N 2.71741°W / 42.85626; -2.71741
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa 1904
Berrikuntza 1999
Arkitektura
ArkitektoaFausto Iñigitz de Betolatza

2000ko ekainaren 27an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Deskribapena aldatu

Gasteizko azukre fabrika 1904. urtean ireki zen, urte bat beranduago Espainiako «Sociedad General Azucarera» osatuko zuelarik. Fabrika zaharrak 1966. urtera arte jarraitu zuen produkzioan, beronen berrikuntzarekin, egungo instalakuntza biltegi bezala jarri zelarik. Produkzio pabilioi desberdinetatik soilik pabilioi nagusia eta tximinia mantendu dira jarduera garrantzitsu honen osagai erakusle eta esanguratsuen moduan.

Babestutako higiezina, produkzio konplexuaren eraikin nagusi bezala, erremolatxa pulpan eraldatzeko erabiltzen zen. Industria eraikinek berezko duten ekonomia eta funtzionaltasun betekizunei erantzunez, Manchesterko estetika gordetzen duen eraikina eraikitzen da, ageriko adreiluzko kanpoko hormekin, zeinetan arkiboltaz apaindutako leihateria zabalak eta tudor estiloko arkuz amaituak irekitzen baitira. Prisma itxurako bolumenak barne espazio bakar bati erantzuten dio, hau hiru hormartetan dagoelarik banatuta metalezko saretaz egindako zutabeen bitartez, estalkiaren Ponlanceau zertxak beren gain hartuz.

Tenplu gotikoen modura estilo historizista duen eraikina hiru nabe dituen oin basilikalean finkatzen da, kanpandorrea tximini biribilak ordezten duelarik. Bere fabrika izaeratik eratorritako muga bakarra material merkeago eta erabilgarriagoen erabilerak adierazten du, paramentuak ageriko adreiluz burutuz. Era berean argiteria era horrela konpontzen da, zentzu funtzional eta erlijiosoa nahastuz, beiradun zelosiazko lehiateria zabalen bidez, sarrera nagusian bere tenplu izaera nabarmenduz erdi puntuko tinpano bat kokatuz sarbide nagusiaren gainean.

Urte berean eraikitako tximinia liraina nabe honen atzealdean kokatzen da. Adreiluzko erakusle ederra da, goiko errematea gailentzen delarik lombardiar erako arkuekin, honen funtzioa lurrun kalderetatik irtendako gasen ihesleku eta haizebide izatea zelarik.

«Azucarera Alavesa»ren eraikina Autonomia Erkidegoko industria ondarearen erakuslerik onenetakoa dugu, bere antzinatasuna, bere balio ikonografikoa eta berezko bere arkitektura balioak kontutan hartuz.

Eraberritzea aldatu

 
Eraikinaren ataria, eraberritze osoaren ondoren.

Gaur egun bulego-eraikin modernoa dugu azukre-fabrika ohia, 1999an guztiz eraberritu baitzuten, Mikel Garbizu arkitektoaren gidaritzapean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa