Azokako orga

Thomas Gainsboroughen margolana

Azokako orga (ingelesez: The Market Cart), Thomas Gainsborough margolari ingelesaren margolan ezagunetariko bat da. Oihal gaineko olio-margolana da eta gaur egun Londresko National Gallery ikus daiteke.

Azokako orga
The Market Cart'
Jatorria
Sortzailea(k)Thomas Gainsborough
Sorrera-urtea1786
IzenburuaThe Market Cart
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak184 (altuera) × 153 (zabalera) cm
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass46C13141(+75247), 25H eta 46C1411
Kokapena
LekuaNational Gallery
BildumaNational Gallery eta Tate
InbentarioaNG80

Deskribapena aldatu

Gainsborough bere erretratuei esker ospetsua bada, bere paisaiak ere oso ezagunak dira. Margolan honetan ikuspegiarekiko interes hori oso garbi ikus daiteke; zentzu horretan John Constable margolaria baino lehen interes hori adierazi zuen.

Merkatuko gurdia Gainsboroughek egin zuen azkenetariko ikuspegia izan zen. Lehenengo aldiz artistak Pall Mallen zuen etxean erakutsi zen, 1786an, margotu zen urte berean. 1787an artistak beste irudi bat gehitu zion margolanari, egurgile batena egurra biltzen, alegia.

Organ produktu fresko asko ikusten dira eta gainean bi emakume. Orgaren ondoan bi haur ikusten dira eta orga eramaten zaldi handi bat. Eszenan ere beste pertsonaiak ikusten dira: beste txakur bat, beste haur pare bat... Baina margolanean elementu nagusia ez dira ez pertsonaiak, ez animaliak, ezta ere orga, zuhaitzak baizik; zuhaitzek eszena osoa menderatzen dute. Lehenengo begiradan zuhaitzak dira gehien ikusten diren elementuak eta ohikoa da pertsonak eta animaliak ikusgaitzago agertzea.

Koloreen artean arrea da nagusia. Berdea difuminatua dago. Ezkerreko aldean zeru urdinaren zati bat ikus daiteke eta atzealdean, oso urruti, mendi bat. Argiak orga eta haren inguruan dauden pertsonaiak argitzen ditu.

Erreferentziak aldatu

  • Olivar, M., Cien obras maestras de la pintura, Biblioteca Básica Salvat, 1971. ISBN 84-345-7215-X

Kanpo-estekak aldatu