Aznar Antso
Aznar Antso (frantsesez: Aznard Sanche, okzitanieraz: Aznar Sans, gaztelaniaz: Aznar Sancho) (?-836) Baskoniako dukea[1] (820-836) izan zen[2].
Aznar Antso | |||
---|---|---|---|
820 - 836 ← Lope III.a Zentulo Gaskoiniakoa - Antso II.a Antso → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Heriotza | 836 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Antso I.a Lope Gaskoiniakoa | ||
Ama | Ailona Azearitz | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Baskoniako Etxea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata |
Biografia
aldatuAntso I.a Lope Gaskoniakoaren balizko semea[3], batzuetan adituek Aznar I.a Galindez Aragoiko kondearekin nahasi egin dute[4].
820an Lope III.a Zentulo Gaskoiniakoak karolingiarren aginpidearen aurka matxinatu eta Pepin I.a Akitaniakoak Berengario Tolosakoa eta Gerin Auverniakoak zuzendutako armada bidali zuen eskualdera[5]. Hauek Lope menderatu ondoren bertoko kondea zen Aznar hautatu zuten ordezko.[6] Hala ere, Aragoiko konderria eta Iruñeko erresuma karolingiarren kontrolpetik at geratu ziren eta mendebaldeko Baskonian matxinadak aurrera jarraitu zuen.
824an, Vita Hludowiciak esana, Aznar eta Eblo kondeek (Eblus atque Asenarius committees) armada bat zuzendu zuten Iruñea kontrolatzeko[7]. Einharden Annales regni Francorumen esanetan, biek (Aeblus et Asinarius committees) aberastasunez beterik joan ziren. Hala ere "bigarren Orreagako guduan" euskaldunek mendean hartu zituzten[8], Iruñeko erresuma burjabetasuna mantendu eta konde biak atxilotuak izan ziren. Aznar, harrapatzaileen senidea (consanguineus) izanik, aske utzi zuten[9]
Azeari Septimanian Berengarioren oinordekoa zen Bernardo Septimaniakoarekin ika-mika ibili zen. 828an berriro hasi zen matxinada Baskonian.[6] 836an, Aznar hil zuten (heriotza latza, gainera[8]) 824an joan zenean hasitako Gaskoiniako matxinada zapaltzen. Bere anaia zen Antso hautatu zuten ordezko, Pepin I.a Akitaniakoak eragozpenak izan arren.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Vasconia Citerioren kondea titulua izanik.
- ↑ Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
- ↑ Collins, Roger. (1990). The Basques. Londres: Blackwell Publishing.
- ↑ Zurita, Jerónimo. (1967). Anales de la Corona de Aragón I. Valentzia: Antonio Ubieto Arteta eta Desamparados Pérez Soler.
- ↑ Higounet, Charles. (1963). Bordeaux pendant le haut moyen age. Bordele.
- ↑ a b Lewis, Archibald R.. (1965). The Development of Southern French and Catalan Society, 718–1050. Austin: University of Texas Press, 44 or..
- ↑ Codera y Zaidin, F. "Expedición a Pamplona de los condes francos Elbo y Aznar." Colección de estudios Árabes, VII, 185–198.
- ↑ a b Higounet, Charles. "Les Aznars, un tentatif groupement des comtés gascons et pyrénéens au IXe siècle." Annales du Midi, LXI (1949), 34. orr.
- ↑ Astronomus. Vita Hludovici imperatoris, G. Pertz, ch. 2, Monumenta Germaniae Historica Scriptores, II, 608.
Aurrekoa Lope III.a Zentulo Gaskoiniakoa |
Baskoniako dukea 820-836 |
Ondorengoa Antso II.a Antso |