Ireki menu nagusia

Aziza Mustafa Zadeh (azerbaijaneraz: Əzizə Mustafazadə) (Baku, 1969ko abenduaren 19a) Azerbaijango abeslaria, musikagilea eta piano-jotzailea da, mugham izeneko Azerbaijango musika inprobisatu tradizionala eta jazz-a uztartzen dituena[1]. Gaur egun Alemanian bizi da, Mainz hirian[2].

Aziza Mustafa Zadeh
Aziza BakuJazz2007.jpg
Bizitza
Jaiotza Baku1969ko abenduaren 19a (49 urte)
Herrialdea  Azerbaijan
Familia
Aita Vagif Mustafazadeh
Hezkuntza
Hizkuntzak Azerbaijanera
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, piano-jotzailea, abeslaria eta jazz musikaria
Izengoitia(k) The Princess of Jazz
Die Prinzessin des Jazz
Jazziza
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua pianoa
ahotsa
www.azizamustafazadeh.de/

BiografiaAldatu

Aziza 1969an Bakun jaio zen musikarien familia batean. Vagif Mustafazadeh aita pianojole famatua izan zen Azerbaijanen eta Elza Mustafazade amak opera ikasketak egin zituen Georgian[1]. Azizak berehala azaldu zuen artearekiko zaletasuna, dantza, margolaritza eta abesteko gaitasuna erakutsiz.

Gaztetan pianoa jotzen ikasi zuen. Johann Sebastian Bach eta Frédéric Chopin-en lanak jotzea gustoko bazuen ere inprobisatzeko gaitasun handia erakusten zuen[3]. Azizak 10 urte zituela aita hil zitzaion bihotzekoak jota. Amak orduan alabaren talentua sustatzeari ekin zion. 1988 urtean ama alabak Alemaniara joan ziren bizitzera eta urte berean Washingtonen izandako "Thelonious Monk piano lehiaketan" hirugarren egin zuen Matt Cooper amerikararrekin batera[4].

1991 urtean bere izena zeraman diskoa argitaratu zuen, Aziza Mustafa Zadeh, bere ibilbideko aurrenekoa[5]. Bigarrena, Always 1993an atera zen eta "Phono Academy Prize" saria izabazi zuen, Alemanian oso garrantzitsua den musika saria da[1]. Sony-k ere "Echo Prize" saria eman zion[1]. 2002ko Shamans diskoa Londresko Abbey Road estudioan grabatu zuen[6].

Azkenengo diskoa 2007koa du, Contrasts II. "Bakuko Jazz Jaialdian" aurkeztu zuen[6].

DiskografiaAldatu

  • Aziza Mustafa Zadeh (1991)
  • Always (1993)
  • Dance of Fire (1995)
  • Seventh Truth (1996)
  • Jazziza (1997)
  • Inspiration – Colors & Reflections (2000)
  • Shamans (2002)
  • Contrasts (2006)
  • Contrasts II (2007)

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d (Azerbaijaneraz) «Əzizə Mustafazadə atası haqqında xatirələrini danışır» Azadlıq Radiosu . Noiz kontsultatua: 2019-01-22.
  2. «Jazzzeitung 2002/02: portrait, Aziza Mustafa Zadeh über Deutschland, Religion und Jazz» www.jazzzeitung.de . Noiz kontsultatua: 2019-01-22.
  3. Feeling of Jazz Baku Magazine, 2 zenbakia 80 or..
  4. «Thelonious Monk Institute of Jazz» web.archive.org 2011-02-03 . Noiz kontsultatua: 2019-01-22.
  5. (Ingelesez) «Aziza - Aziza Mustafa Zadeh | Songs, Reviews, Credits» AllMusic . Noiz kontsultatua: 2019-01-22.
  6. a b «Baku International Jazz Festival 2007» festival.jazz.az . Noiz kontsultatua: 2019-01-22.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aziza Mustafa Zadeh