Azazkal

Azazkala» orritik birbideratua)

Azazkala (edo azkazala[1], ezkazala, eskazala, ezkizala) hatzen bukaera babesten duen estaldura da. Lurreko ornodun gehienek dituzte, batzuek atzapar forman eta beste batzuek —gizakiok, adibidez— azkazal forman. Gizakiok hogei azazkal ditugu: hamar hatzetan, bana, eta hamar behatzetan, beste hainbeste (bakoitzaren muturrean bat, alegia).

Azazkal
Gizaki baten oinetako azazkalak. Irudi gehiago
Gorila baten azkazalak
Xehetasunak
Honen parteBehatza
Hatza
Konponenteakfingernail (en) Itzuli
toenail (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezunguis
MeSHA17.600
KodeaTH H3.12.00.3←→≥≥.02001
TAA16.0.01.001
THH3.12.00.3.02001
FMA54326
Terminologia anatomikoa

Gizakion azazkalak egunero gutxi gorabehera 0,01 zentimetro hazten dira eta, beraz, etengabe eraldatuz eta berriztatuz doaz. Kultura batzuetan margotu egiten dituzte, batez ere emakumeek. Ekialdeko hainbat kulturatan, azkazal luzeak izateak noblezia esan nahi du, eskuekin lan egiten ez dutela erakusten baitu.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiak onartuak ditu azazkal eta azkazal, baina bietatik lehena hobetsita; hatzazal, berriz, ez du onartu euskara baturako (Hiztegi Batua).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu