Azalpen zientifiko

Zerbait (explananduma) den bezalakoa izatea edo gertatzen den bezala gertatzea ulertarazten duen proposizioa (explanansa).

Presokratikoetatik gaur egunera arte, azalpen zientifikoaren inguruko eztabaidak arreta filosofikoaren erdigune nagusia izan dira. Honekin batera, gaur egun oso bizian dagoen eztabaida eredu nomologiko deduktiboarekin hasten da, azken honek defendatzaile asko izan ditu (Popper 1935, 1959, Braithwaite 1953, Gardner 1959, Nagel 1961), baina horietatik aparte, influentzia handia izan duen deklarazioa Carl Hempelena (Hempel 1942, 1965, and Hempel & Oppenheim 1948) izan da.

Adierazgarri egiten zaigun bezala, azalpen zientifikoa eztabaida ugari barneratzen dituen gaia da. Gaur egungo eztabaida gehienen premisa zientziak askotan azalpenak ematen dituela eta azalpen zientifikoaren teoria baten gakoa azalpen horien estruktura ezaugarritzea da. Honek berez zientifikoa den azalpen bat dagoela ondorioztatzen du.

Azalpen zientifikoaren nozioak gutxienez bi alde nagusietan banatzen dira: alde batetik zientifikoak diren eta ez diren azalpenen artean eta bigarrenik, azalpenaren eta beste zerbaiten artean. Lehenengo bereizketari dagokionez, gaur egungo literatura zientifikoaren joera nagusia zientziaren baitan aurkitutako azalpen moten eta zientifikoak ez diren azalpen formen arteko jarraikortasun bat dagoela baieztatzea izan da. Hipotesi honek, zergatik azalpen zientifikoaren eztabaidek aurrera eta atzera egiten duten fedezko zientziaren adibideen artean azaltzen laguntzen du. Bigarren bereizketari dagokionez, azalpen mota gehienek diote posible dela erreklamazio multzo bat egiazkoa, zehatza eta ebidentziaz eraikia egotea.

Azalpen zientifikoaren inguruko teorialari gehienek zientziaren parte kontsideratzen ez diren azalpen batzuk ostendu nahi dituzten modeloak proposatu dituzte.

Bestalde, azalpen hitzak hizkuntza gehienetan esanahi ugari barneratzen ditu; hitz baten inguruko esanahia azaltzen saiatzen gara, pastel bat nola laberatzen den azaltzen dugu, norbaitek erabaki zehatz bat hartzearen zergatia azaltzen dugu etab. Nahiz eta jarraian agerturiko modelo anitzak azalpen guzti hauek barnebiltzeko arazoa izateagatik kritikatuak izan diren, argi dago hau egiteko intentziorik ez zutela izan. Alderantziz, euren berariazko explicanduma, gutxi gorabehera, gauzak zergatik gertatzen direlaren azalpenak dira, non “gauzak” gertaera zehatzak edo orokorragoa den zerbait izan daitezkeen, adibidez, naturan errepikakorrak diren patroiak edo erregulartasunak. Azalpen mota honen paradigmek dinosauroen itzaltzearen azalpena, poliziak azalduriko kotxe istripu baten zergatia eta abarrekoen azalpenak barreiatzen dituzte.

Beste alde batetik, filosofo askok “azalpen”, “lege” eta “zergatia” hitzak erlazionaturik dauden hitz multzo bezala kontsideratzen dituzte, zeintzuk izaera modala duten. Enpirista diren arrazoiengatik, Hempelek eta DN modeloaren beste zenbait defendatzailek kontzeptu hauek ondo ulertzen ez zirela (edo behintzat analisia egin aurretik) kontsideratu zuten. Familia honen kontzeptu bat familia beraren beste batzuen terminoetan azaltzea zirkularra izango zela onartu zen eta aitzitik, familia modaletik at dauden beste kontzeptuen terminoetan azaldu behar dela kontsideratu zen.

Adibidez, DN modeloaren Hempelen ikuspegian, “legearen” nozioak “azalpen” kontzeptuaren azalpenean garrantzi handia hartzen du eta bere posizioa legeak baldintza gehigarri zehatz batzuk betetzen dituzten erregulartasunak direla da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu