Cuencako udaletxea

Ayuntamiento de Cuenca» orritik birbideratua)

Cuencako Udaletxea hiriko udalaren egoitza da. Hiri harresitu historikoaren Plaza Nagusian dago XV. mendetik baina egungo eraikina 1760-1762 artean altxatu zen. Barroko estiloko Cuencako erain garrantzitsuena da.

Cuencako udaletxea
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaCuencako probintzia
UdalerriaCuenca
Koordenatuak40°04′40″N 2°07′49″W / 40.077864°N 2.130197°W / 40.077864; -2.130197
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1760
JabeaCuenca City Hall (en) Itzuli
ErabiltzaileaCuenca City Hall (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0010143-00000

Historia aldatu

XVI. mendearen erdialdean Udaletxea oso egoera kazkarrean zegoen. Horrek zaharberritze handia egitera behartu zien kuenkatarrei. Konponketa hori Pedro de Alviz arkitektoa zuzendu zuen. Mende amaieran Plaza Nagusiaren sarreran zegoen etxea erosi zen baina hori ere lasten txikia gelditu zen; 176an udalatxearen ondoan zegoen beste etxe bat erosi zuten, atxikitzeko. Baina XVIII. mendearen hasieran udaletxea erortzeko arriskuan zegoen eta hustu eta hesitu behar izan zuten. Azkenian, bota egin zuten toki berean udaletxe berria kokatzeko asmoz. 1760 arte lanak ez ziren hasi. Proiektua Jaime Bort arkitektoa egina zen. Borten esanetan proiektuak eraikinaren simetria bilatzen zuen nahiz eta topografikoki oso toki zaila izan. Lorenzo de Santa María lanen zuzendaritza hartu zuen eta 1762an bukatuta zegoen. 1788an eraikina handitzeko beharra ikusi zen eta lana Mateo López arkitektoari enkargatu zioten.[1][2]

Ezaugarriak aldatu

Barroko estiloan eraikia, oinplanta laukizuzen du, bi gorputzez bai alboetan. Bi alde horiek hain garrantzitsuak dira, dokumentuetan bi udaletxe aipatzen direla. Eraikina hiru solaitu ditu, goikoa behekoa baino altura gutxiagorekin. Atzealdeko fatxadak estilo klasikoagoa du.

Egun eraikinaren arazo nagusia azpitik igarotzen den errepidea da. Errepide bera alde zahar osoa zatitzen du, Plaza Nagusia barne.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cuencako udaletxea