Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Axel Hugo Theodor Theorell Linköpingen jaio zen, Suedian, 1903ko uztailaren 6an. Aita sendagilea zen eta Hugok ere medikuntza ikasi zuen Stockholmeko Karolinska Institutuan, 1930ean lizentziatu zelarik[1].

Rockefeller beka jaso zuen eta, 1933tik 1935era bitartean, Otto Warburgekin egin zuen lan Berlin-Dahlemen.

1937an Uppsalako Unibertsitateko Fisilogiako irakasle izan zen eta, 1959an, berriz, Karolinska institutuan. Saria jaso zuen Nobel Fundazioaren lehen kolaboratzailea izan zen, institutu honetako kide eta Nobel institutuko Biokimikako departamentuko zuzendari ere izan zelako.

Hugo Theorell Margit Alenius pianojolearekin ezkondu zen eta bikoteak 3 seme-alaba izan zituen[2].

1955ean, Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen entzimen prozesu biokimikoen gaineko ikerketak egin zituelako. Aurrerapen handiak egin zituen esparru honetan.

Lan horrek entzimen izaera eta eragin oxidakorrari buruzko aurrerapen handiak erakutsi zituen.

ErreferentziakAldatu