Avay erreka

Avay erreka (gaztelaniaz: Arroyo Avay) Paraguaiko Erdialdeko departamenduko ibilgu laburreko erreka bat da. Iturburua Ybytypanemáko ordokian du eta urak Paraguai ibaian isurtzen ditu. Bere urek Ypané eta Villeta udalerrien arteko muga zehazten dute, baita Ypané eta Guarambaréren artekoa ere.

Balio historiko handiko erreka da. Bertan jazo baitzen Avayko gudua, 1868ko abenduaren 11n, Aliantza Hirukoitzaren Gerran zehar, errekaren bokaletik gertu.

Kanpo estekakAldatu