Autoerretratua 63 urterekin

Rembrandten margolana
Autorretratua 63 urterekin» orritik birbideratua)

Autorretratua 63 urterekin Rembrandt margolari herbeheretarrek 1669an olioa oihal gainean egindako margolana da. Londreseko National Galleryn ikus daiteke, Self Portrait at the Age of 63. izenburupean. Galeriak 1851ean erosi zuen. Margolan hau Rembrandten azkenetariko bat izan zen, urte bereko urrian hil egin baitzen. Ezkerrean sinaduraren aztarnak eta data ikus daiteke: "t[?].f./1669".

Autorretratua 63 urterekin
(
Portrait de l'artiste au chevalet)
Jatorria
Sortzailea(k)Rembrandt
Sorrera-urtea1669
IzenburuaSelf Portrait at the Age of 63
MugimenduaHerbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak86 (altuera) × 70,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaAutorretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass31D16, 61B:31D14, 61B:31A2212(+1), 41D221(CAP), 31A2422, 41D222(COLLAR):25F(+351), 61B(+53), 31A2522, 41D212, 48B3 eta 31A5341
Kokapena
LekuaNational Gallery
BildumaNational Gallery
InbentarioaNG221
Argumentu nagusiaRembrandta
Historia
ErakusketakLate Rembrandt (en) Itzuli

Kontserbazioa aldatu

Margolana ez zegoen oso egoera onean eta, horregatik, 1967an garbiketa egin zitzaion. Orduan, izenpe izorratua eta data aurkitu ziren. X izpien bidez margolaneko marrazkian bi alterazio edo "pentimenti" aurkitu ziren: txanoa, batetik, hasieran handiagoa zen eta zuri kolorekoa; eskuak, bestetik, irekita zituen eta pintzelak heltzen zituen, Autoerretratua margoa eta pintzelekin margolanean bezala. Eskuak bilduta erakustean eta pintzelik gabe gure atentzio guztia aurpegian zentratu egiten da.[1]

Azterketa aldatu

Rembrandt margolariak haren bizitzaren zehar autorretratu ugari egin zituen. Horri esker haren garapen artistikoa eta pertsonala oso ondo ezagutu daiteke. Horrelako lanen bitartez bere burua hobeto ezagutzeko lan pertsonala egiten omen zuen. Autorretratu hau azkenetariko bat da eta, besteen bezala, haren burua oso modu errealista jaso zuen: zimurdurak, sudur handia, bere kapela, ile gutxi... Margolariaren begirada ikusleari begira dago.

Eszena oso iluna da, agian zahartzaroaren itzalak adierazteko, eta erdian haren aurpegia da nagusi. Aurreko beste autorretratuetan Rembrandt beste motatako arropez eta tresnez hornituta agertzen zen; oraingo honetan, aldiz, naturaltasun osoz agertzen zaigu, etxeko arropaz jantzita. Modu batez, bakardadea, bakartegia erakusten zuen. Aurpegiak hausnarketa, pentsamendua adierazten du.

National Galleryn badago beste lan bat, 1640koa, non antzeko jarrera eta begirada erakusten dituen. Tartean 29 urte igaro ziren.[1]

 
1640an egindako autorretratuan antzeko jarrera erakutsi zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b L. Cirlot (zuz.), National Gallery, «Museos del Mundo» bilduma, I. liburuki, Espasa, 2007. ISBN 978-84-674-3804-8, 101.or.

Kanpo-estekak aldatu