Joan Austriakoa

Austriako Joan» orritik birbideratua)

Joan Austriakoa (gaztelaniaz: Don Juan de Austria; Ratisbona, Germaniako Erromatar Inperio Santua, gaur egun Alemania, 1545 edo 1547ko otsailaren 24a - Namur, Espainiar Herbehereak, gaur egun Belgika, 1578ko urriaren 1a), Espainiako Karlos I.aren eta Barbara Blombergen ezkontzaz kanpoko semea, Habsburgo etxeko printzea izan zen. Bere anaiorde Espainiako Felipe II.aren agintaldian militar eta diplomatiko jardun zuen eta 1576-1578 bitartean Espainiar Herbehereetako gobernadorea izan zen. Lepantoko guduan otomandarrei nagusitu zitzaien itsas armadaren buruzagia izan zen.

Joan Austriakoa

Governor of the Spanish Netherlands (en) Itzuli

1576 - 1578
Luis de Requesens - Alexandro Farnese (1545-1592)
Bizitza
JaiotzaRatisbona1547ko otsailaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaNamur1578ko urriaren 1a (31 urte)
Hobiratze lekuaPanteón de Infantes
San Lorenzo de El Escorial monasterioa
Heriotza moduaberezko heriotza: Tifusa
Familia
AitaKarlos V.a Habsburgokoa
AmaBarbara Blomberg
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHabsburgo
Hezkuntza
HeziketaAlcalako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakcondottieroa, diplomazialaria, ofizierra eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduaamiral
generalissimo (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLepantoko gudua

Biografia aldatu

Karlos V.a enperadorearen sasiko semea eta Espainiako Felipe II.aren anaiordea zen. Espainiara eraman zuten haurra zela, eta Karlos enperadorea hil ondoren, Filipe II.ak anaiordetzat hartu eta handiki ohoreak eman zizkion, Don Juan de Austria izenez (1559). 1568an hasi zen borrokan Mediterraneoko kortsario berbereen aurka eta Granadako mairuen aurkako osteen buruzagi nagusi izendatu zuten 1569an.

Mediterraneoko itsas armadako nagusia zen 1571n, eta urte hartan bertan menderatu zuen otomandarren itsas armada Lepantoko guduan. 1573an Tunisia hiria konkistatu zuen, baina turkiarrek hartu zuten berriro ondoko urtean. 1576an Herbehereetara bidali zuen Filipe II.ak, espainiarren okupazioaren aurkako matxinadari eusteko asmotan. Gogoz kontra joan zen Joan Austriakoa eta baldintza bat jarri zion Filipe II.ari: Ingalaterra inbaditu eta Londresen preso zeukaten Maria Estuardo Eskoziako erreginarekin ezkontzeko baimena.

1577ko otsailean, Holandako matxinatuekin akordio batera heltzen saiatu zen, baina holandarrek ez zuten gobernari gisa onartu, ezta erlijio katolikoaren nagusitasunik ere. Gerrari berriro ekin ondoren, Namur hiria hartu zien holandarrei. Joan Austriakoaren azken hilabeteak guztiz hitsak izan ziren: Holandako gerrak nahigabe handiak ekarri zizkion, Juan de Escobedo, haren idazkaria, Filipe II.aren aginduz hil zuten, eta Espainiako erregeak guztiz bakarrik utzia zuelarik hil zen, pozoituta seguruenez.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Austriakoa