Ausetanoak[1] edo Ausetaniarrak[2] (eta latinez, Ausetanii), bi herri iberiar desberdin izendatzeko izen etnikoa da, iturri klasikoek bi herriri eman baitzieten izen hori bera. Horietako herri bat Bartzelona probintziako Osona eskualdean zeuden, hots, Pirinioaurrean, "Auso" hiriko ausetanoak hain zuzen. Besteak, Teruel ingurunean, Ebro bailaran, beraz, egongo ziren: Osicerdako ausetanoak edo ositanoak[3]. Osonako ausetanoen lurraldean sortu zen hiri erromatar bat: Ausa (Ptolomeorentzat) edo Auso (epigrafian agertzen den izena), gaur egun Vic hiria dena[4].

Talde etniko infotaulaAusetanoak

Motatalde etniko historiko
Honen parteIberiarrak
Geografia
JatorriaOsona
Hedapen mapa

Iturri klasikoetako Ausetanii izenaren esanahia "Auso-ko biztanleak' da. Iberieraz, txanponetan auśesken legenda agertzen da, beti ere, iberierazko izenaren forma genitiboan.

Iberiar garaian, Osonako ausetanoen hiriburua Aura, Asua zen, gaur egungo Vic[5]. Ter ibaiaren erdiko eta goiko arroan biltzen ziren, eta bere mugakideak Indigeteak ziren, arro horren behealdea eta bokalean zeudenak.

Euren izena indoeuroparra dela proposatu da, beste hipotesiekin batera. Antonio Tovarrek, adibidez, Ausci etnonimoarekin[6] duen antzinakotasuna nabarmendu zuen[7]. Posiblea da zeltikoa izatea, Bergistanoak bezala.

Txanponak aldatu

Anibalek menderatu zituen Italiarako bidean (K .a. 218), eta ondoren, Katon Zaharrak konkistatu zituen Antzinako Erromarentzat K.a. 195ean.


Erreferentziak aldatu

  1. Gamboa Uriarte, Olatz; Ruiz Torrado, Maria. (2006). [https://www.buruxkak.eus/kondaira-artikulua/euskaldunen-irudia-antzinaro-eta-erdi-aroko-testu-historiko-eta-literarioetan-egile-klasikoen-garaitik-errege-erregina-katolikoen-garaiko-kroniketara-arte/208 «“Euskaldunen irudia Antzinaro eta Erdi Aroko testu historiko eta literarioetan”. Euskaldunen irudia Antzinaro eta Erdi Aroko testu historiko eta literarioetan: Egile klasikoen garaitik Errege-Erregina Katolikoen garaiko kroniketara arte»] Kondaira 5: 1-73. ISSN 1698-9287..
  2. Bilbao Telletxea, Gidor. (2002). Latin-literaturarako sarbidea : idazleak eta idazlanak. Udako Euskal Unibertsitatea, 68 or. ISBN 84-8438-035-1. PMC 52408694. (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).
  3. (Gaztelaniaz) Padrós Gómez, Calos. (2016). «La problemática de las fuentes clásicas. Reflexiones y planteamientos del caso Ausetano» Servei d’Investigacions Arqueològiques i Prehistòriques 34 [17]: 221-231..
  4. (Gaztelaniaz) Molas Font, Marai Dolores. (1979). «Acerca de la Urbe Ausetanorum y la ciudad romana de Ausa» Boletín del Seminario de Estudios de Arte y Arqueología: BSAA 45: 189-2020. ISSN 0210-9573..
  5. (Gaztelaniaz) Catalunya), Ergates Informàtica (Barcelona. «Ruta de los íberos ausetanos | femturisme» www.femturisme.cat (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  6. Etnonimo etnia bat izendatzeko izena da.
  7. (Gaztelaniaz) García Alonso, Juan Luis. (2005). «Idoeuropeos en el Nordeste» Acta paleohispánica, IX. Palaeohispanica 5, (2005) 5: 235-258..

Kanpo estekak aldatu