Ireki menu nagusia

Aurora Bertrana Salazar (Girona, 1892ko urriaren 29a - Berga, 1974ko irailaren 3a) katalan idazle eta biolin-jotzailea izan zen.

Aurora Bertrana
Aurora Bertrana.jpg
Bizitza
Izen osoa Aurora Bertrana i Salazar
Jaiotza Girona1892ko urriaren  29a
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Berga1974ko irailaren  3a (81 urte)
Familia
Aita Prudenci Bertrana
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak eleberrigilea eta biolontxelista
Genero artistikoa eleberria
jazza
Musika instrumentua Txeloa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Ezker Errepublikanoa
IMDb nm0078347

BiografiaAldatu

Oso umetan hasi zen idazten. 10 urte inguru zituenean erakutsi zion lehen ipuina aitari. Hain zuzen, Prudenci Bertrana kazetari eta idazlearen alaba zen —Josafat nobelak egin zuen batez ere ezagun hura—. Aitak ez zuen inondik inora nahi alaba idazlea izaterik; ez zitzaion emakumeentzako moduko jarduera iruditzen. Hala, berari kopiatu izana leporatu zion alabari. Ama Neus Salazar zuen.[1]

Josi egiten zuen amak, eta nahiz eta etxean saiatu ziren Bertranak ere bide hori har zezan, inoiz ez zitzaizkion interesatu jostorratzak eta hariak. Literatura ahaz zezan, aitak biolontxelo irakasle bat jarri zion. Hasieran, Gironan bertan hartu zituen eskolak, eta trenean astean pare bat aldiz Bartzelonara joaten hasi zen gero. Txiki geratu zitzaion Bartzelona ere, eta Suitzara joan zen, Dalcroze Institutuan ikastera. 1920ko hamarkada zen, eta emakumez bakarrik osatutako Europako lehen jazz banda sortu zuen han.[1]

Han ezagutu zuen Denys Choffat ingeniari elektrikoa ere, eta ezkondu egin ziren. Senarraren lan kontuak zirela medio, Polinesiara joan ziren 1926tik 1929ra. Kataluniako egunkarietara kronikak bidaltzen hasi zen, eta egundoko arrakasta zuten irakurleen artean.[1]

Kataluniara itzulita, 1930ean Paradisos oceànics idatzi zuen Polinesiako bizipenetan oinarrituta; liburu horrek eman zion hasiera haren literatur ibilbideari. 1930eko hamarkadan, gerra hasi aurretik, fikziozko liburuak eta fikziozkoak ez zirenak idatzi zituen. Besteak beste, Marokora joan zen hango emakumeen bizimoduaren berri izateko: El Marroc sensual i fanàtic liburua idatzi zuen han jasotakoekin. ERC alderdiko militantea izan zen, eta, 36ko gerraren ostean, erbestera alde egin behar izan zuen: atzera Suitzara. Senarra Espainian geratu zen, eta frankistengana batu.

Bertrana 1949an itzuli zen erbestetik. «Garai grisak» deitu izan zien handik aurrerako urteei, baina haiexek izan zituen emankorrenak literatura aldetik, dozena bat liburu baino gehiago kaleratu baitzituen.[1]

ObraAldatu

  • Paradisos oceànics, 1930.
  • Peikea, princesa caníbal i altres contes oceànics, 1934.
  • L'illa perduda, 1935.
  • El Marroc sensual i fanàtic, 1936.
  • Edelweiss, 1937.
  • Camins de somni, 1955.
  • Tres presoners, 1957
  • Entre dos silencis, 1958.
  • Ariatea, 1959
  • La nimfa d'argila, 1959
  • Una vida, 1965
  • Ovidi i sis narracions més, 1965.
  • Fracàs, 1966.
  • Vent de grop, 1967.
  • La ciutat dels joves, 1971.
  • Memòries fins al 1935, 1973
  • Memòries del 1935 fins al retorn a Catalunya, 1975.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d Garate, Miren (2019-03-17) «Bakarrik eta libre, munduan barrena» BerriaCC BY-SA 4.0 lizentziapean.