Aurelianoren Harresiak

Aurelianoren Harresiak Erroman, Aureliano enperadoreak eraikitako eraikuntza militar defentsibo bat dira. Bere jatorrizko luzera, 19 kilometrokoa zen, baina, gaur egun, 12,5 kilometro baino ez dira mantentzen. Harresi hauek eraikitzearen arrazoia, Erroma, barbaroen inbasioetatik babestea zen, 271. urtean hasi zirenak.

Aurelianoren Harresiak (perimetroa)

Zirkulu osoak, 13,7 km²ko eremu bat inguratzen zuen. Hormek, 3,5 metroko sendoera eta 8 metroko altuera dute, karratu formako dorre bat zuela 100 erromatar oinetik behin, 29,6 metrotik behin, alegia. V. mendean berriztuak izan ziren, altuera bikoiztuz, 16 metrorarte, Flavio Estilikon jeneralaren aginduz, Inperioko gizon indartsua Honorio enperadorearen erregealdian. Hexagono forma zuten, eta bertan, 382 dorre, 7020 almena, 18 ate nagusi, 5 poterna, 116 komun eta 2066 kanpo leiho aurkitzen ziren.

Garaiko lan urbanistiko eta garapen adibide dira, eta, neurri batean, Erdi Aroko hirien existentzia mehatxatuari aurreratu ziren.

2001ean, ekaitz bortitz batek, harresien 400 metro suntsitu zituen, baina berriztu eta berrinauguratu egin ziren 2006an.

Kanpo estekak aldatu