Audrey Tang Feng, Autrijus Tang Tsung-han jaiotza-izenez, (1981eko apirilaren 18a) taiwandar software aske programatzailea da. Tiananmengo erbesteratuen artean hazi zen hacker zibiko bat da, Perl eta Haskell programazio lengoaien biziberritzeagatik ezaguna da, baita EtherCalc lineako kalkulu orrien sistemaren eraikuntzagatik ere.[1] Taiwango hamar programatzailerik onenetakoen artean kokatu izan dute. 2016ko abuztuan bertako gobernuak sailik gabeko ministro izendatu zuen eta herrialdeko kabinetean inoiz egondako lehen pertsona transgenero bihurtu zen. Ministro digital izendatu zuten, herrialdearen benetako arazoak konpondu zitzan teknologia irekietan eta software librean oinarrituta (politika orokorrean barneratu dituen munduko lehenengo herrialdea da). [2][3]

Audrey Tang

(2016)
Minister of Digital Affairs (en) Itzuli

2022ko abuztuaren 27a -
ministry of digital policy (en) Itzuli Minister Without Portfolio (en) Itzuli

2016ko urriaren 1a - 2022ko abuztuaren 27a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak唐宗漢
JaiotzaTaipei1981eko apirilaren 18a (43 urte)
Herrialdea Taiwan
Familia
AmaLee Ya-ching
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, informatikaria, ingeniaria eta LGBT ekintzailea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente

pdis.nat.gov.tw…
Facebook: audreyt.org Twitter: audreyt Instagram: digitalminister Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bizitza aldatu

Tiananmengo erbesteratuen artean hazi zen. Tangek aparteko adimen-kozientea du, 180koa. Eskolan jaso zuen jazarpenaren ondorioz suizidioarekin fantasiatzera iritsi zen hainbat komunikabidek azaldu dutenez. 14 urterekin utzi zion ikasteari, bere kabuz programatzen ikasteko eta informazio-teknologien hainbat enpresa antolatzeko. Bere burua ‘hiritar hackerra’ eta ‘anarkista kontserbadore’ moduan definitzen du; 'teknologiaren laguntzaz problemak era sortzailez ebazten dituen norbait' dela esaten du, eta gainera 'sareko anarkia kontserbatzera aspiratzen duena, bi hamarkadatan esperimentatu dudan utopia bat'.[4]


Hauek bere Facebooken agertzen ziren printzipioak:[3]

"Interneteko gauzak" ikusten dugunean, Izakien Internet-a egin dezagun. "Errealitate birtuala" ikusten dugunean, errealitate partekatua izan dadin lor dezagun. "Ikaskuntza automatikoa" ikusten dugunean, ikaskuntza kolaboratiboa bihur dezagun. "Erabiltzaile-esperientzia" ikusten dugunean, giza esperientzia bihur dezagun".

Software libre eta datu irekien alde aldatu

Oso ezaguna bihurtu zen Pugs proiektua lideratzeagatik, non Haskell eta Perl progamazio-lengoaietako komunitateak bildu ziren Perl 6 lengoaia berria inplementatzeko;ezaguna da software libreko zenbait proiektutako internazionalizazioan eta lokalizazioan kolaboratu zuelako, besteak beste, SVK, Request Tracker eta Slash. ​ Kode irekiarekin erlazionatuta dauden zenbait liburu itzuli ditu txinera tradizionalera. CPAN-en (Comprehensive Perl Archive Network) Tangek 100 proiektu baino gehiago bideratu zituen 2001 eta 2006 urteen artean; horietako bat Perl Archive Toolkit (PAR) izan zen, Perl 5 lengoaiarentzako sistema multiplataforma bat. Bestalde Tangek Uber (taxi-zerbitzua) edo Airbnb (etxe alokairua) plataformak zabalkuntzan ere lan egin du eta gobernu irekia sustatzen du hiritarrari datu-banku publikoak modu errazean lortzeko moduan jarriko dizkiona. ​

Politikagintzan deliberaziozko demokraziaren alde aldatu

 
Audrey Tang (2016) Hitzaldi bat ematen Cheng Kung Unibertsitate Nazionalean kode irekei buruz.

Tangen lan-ildoa Ministro Digital izendatua zutenetik, independiente gisa bere izaera anarkista, hacker eta antisistematik lan egiten jarraitzea izan da.

"Taiwanentzat lan egiten dut, baina nire burua ordezkatzen dut. Kasu bakarra naiz: ez dut Gobernuarentzat lan egiten, berarekin baizik ".[5]

Herritarren esku-hartzea bozkatzera mugatu den demokraziak demokratizatzeko, gobernu ireki batean parte-hartze digitala sustatu eta inklusioa, aniztasuna eta entzuteko gaitasun mailakatua beharrezkoak direla aldarrikatu du ere bai. Gardentasunaren eta informazioa erraz eskuratzearen alde egin du. Zerbitzatzen dutenak zerbitzatzea, teknologia digitala erabiliz arazoak konpontzeko eta zientzia- eta teknologia-sektoreak bultzatzeko, sektore publiko eta pribatuen arteko elkarrizketa eta lankidetza indartuz, denen bistan. Azken finean. Interneteko indarrak eta adimenak eskaintzen dituzten konbinazioak zabaltzeko 'kanal' moduan jokatu nahi izan du.[4]

Taiwan munduko herrialderik gardenena izaten lagundu du. Open Data Indexeko datuek lehen postuan jar dezaten lortu du. vTaiwan izeneko plataforma erabiltzen dute herritarrek gobernuaren proposamenei buruzko iritzia emateko ('Ados nago', 'Ez nago ados' edo 'Paso') eta ideia berriak proposatzeko komunitate osoak eztabaida ditzan. Ministroak g0v hacktibistekin lan egiten du, herritarrei guztion artean aro digitalera egokitutako demokrazia eraikitzen lagunduko dieten tresnak irakasteko.[6]

Ekintzaile soziala aldatu

Tang-ek emakume posgenero bezala aldarrikatzen du bere burua. 2005ean operatu zen bere jaiotzeko izena, Autrijus, eta bere jatorrizko generoa atzean uzteko.

"Posgenero ideia pertsonak beren balioengatik epaitzean datza, eta, beraz, uste dute garrantzitsua dela, beren itxuragatik, adinagatik eta faktore horiengatik izan beharrean. Ezaugarri horiek guztiak alda daitezke. Izan ere, oso azkar eboluzionatzen dute. Itxura fisikoa eralda daiteke une batean kirurgia estetikoarekin. Nik intersexualitatea eta aniztasuna defendatzen ditut".[6]

Animalien eskubiden eta aborigenen eskubideen alde, bizitza duin bat izatearen alde, gay ezkontza eskubidearen eta heriotza-zigorraren abolizioaren alde agertu da. Taiwaneko M-15n eta Girasol Mugimenduko manifestari aktiboenetako bat izan zen 2014an, eta zuzenean eman zuen Gobernuaren aurkako ikasleek demokrazia eta langileen eskubideen aldeko eginiko protesten berri. [4][7] [8]

Audrey Tang Euskal Herrian aldatu

2016an Bilbon software librea eta datu irekiei buruz antolatu zen LibreCon bilkuran bera izan zen hizlari nagusia bideokonferentzia bidez, software libreari eta programazioari dagokionez munduko erreferentzia nagusitzat hartzen zelako, baita eAdministrazio eta Gobernu Irekiaren kontuetan ere.[9][10]

Erreferentziak aldatu

  1. «Audrey Tang | Medialab-Prado Madrid» www.medialab-prado.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).[Betiko hautsitako esteka]
  2. SOFTWARE LIBREARI ETA TEKNOLOGIA IREKIEI DAGOKIENEZ, BIZKAIA ERREFERENTZIA DA EUROPAN - Bizkaia.eus. (Noiz kontsultatua: 2018-02-03).
  3. a b (Gaztelaniaz) García, Daniel. (2016-09-17). «Una ‘hacker’ para digitalizar Taiwán» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  4. a b c (Gaztelaniaz) «La hacker superdotada y transgénero que ha revolucionado el gobierno taiwanés. Noticias de Tecnología» El Confidencial (Noiz kontsultatua: 2018-02-03).
  5. (Gaztelaniaz) «Audrey Tang: ministra, anarquista, hacker y trans» ELMUNDO 2019-12-06 (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Audrey Tang: la ministra digital posgénero que da lecciones al mundo de democracia avanzada» Yorokobu 2017-01-18 (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  7. (Gaztelaniaz) «Audrey Tang: la revolucionaria ministra Digital de Taiwán transgénero» XLSemanal 2017-01-31 (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  8. (Gaztelaniaz) «De liderar el 15M taiwanés a revolucionar el Gobierno: así es Audrey Tang, hacker y la primera ministra transexual del mundo» LaSexta 2018-07-09 (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  9. «SOFTWARE LIBREARI ETA TEKNOLOGIA IREKIEI DAGOKIENEZ, BIZKAIA ERREFERENTZIA DA EUROPAN - Área de prensa - Bizkaia.eus» web.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  10. (Gaztelaniaz) NAIZ. (2016-11-22). «El Congreso de Software Libre espera la asistencia de 1.500 profesionales» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).

Kanpo estekak aldatu