Auður Jónsdóttir

idazle islandiarra

Auður Jónsdóttir (Reykjavik, Islandia, 1973) idazle islandiarra da. Halldór Laxness 1955ko Literaturako Nobel Saridunaren iloba da.

Auður Jónsdóttir
Audur Jonsdottir, nominerad till Nordiska radets litteraturpris 2006.jpg
Bizitza
JaiotzaReykjavik1973ko martxoaren 30a (50 urte)
Herrialdea Islandia
Hezkuntza
Hizkuntzakislandiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.

Auðurren istorioak hainbat antologia eta egunkarietan argitaratuak izan dira. Stjórnlaus lukka (1998) eleberria Islandiako Literatura Sarirako hautagaia izan zen. Handik aurrera, haurrentzako eta gazteentzako liburuak idazteaz gain, beste eleberri gehiago idatzi zituen, hala nola Skrýtnastur er maður sjalfur (2002), bere aitona Halldór Laxnessi buruzkoa.

Folkið í kjallaranum liburuak 2004ko Islandiako Literatura Saria jaso zuen eta 2006an Ipar-Kontseiluko Literatura Sarirako hautagaia izan zen.

Gaur egun Bartzelonan bizi da bertan ikasten duelako. Bere senarra Thorarinn Leifsson, ilustratzailea eta idazlea da.

LanakAldatu

EleberriakAldatu

  • Annað líf
  • Fólkið í kjallaranum
  • Stjórnlaus lukka
  • Tryggðapantur

Haur eta gazteentzako literaturaAldatu

  • Algjört frelsi
  • Gagga og Ari
  • Skrýtnastur er maður sjálfur

Istorio laburrakAldatu

  • Gifting
  • Litli lögfræðingurinn
  • Sögurnar

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Auður Jónsdóttir