Atxa jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Aiaran

Atxa jauregia Aiarako Arespalditza auzoan dagoen jauregia da.

Atxa jauregia
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Arespalditza (Ayala-Aiara) - Palacio Atxa 1.jpg
Atxa jauregiaren ikuspegia
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Euskal Autonomia Erkidegoa
Probintzia Araba
Koordenatuak 43° 04′ 37″ N, 3° 02′ 39″ W / 43.0768449426°N,3.04425294194°W / 43.0768449426; -3.04425294194Koordenatuak: 43° 04′ 37″ N, 3° 02′ 39″ W / 43.0768449426°N,3.04425294194°W / 43.0768449426; -3.04425294194
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIX. mendea
Arkitektura
Estiloa Arkitektura neoklasikoa
Ondarea
EJren ondarea 52

2001eko urriaren 2an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

DeskribapenaAldatu

Portadako frontoi zatituan dagoen inskripzioan erakusten duen legez, Jauregia 1639an sortua dugu eta ondoren, 1823an, eraberritu eta gaur egun duen itxura eman zioten Dámaso Antonio Atxa Zerrajeria jaunak eta María de los Dolores Zerrajeria Mendieta andreak.

Finka eraikin multzo batez eta lorategia urbanizatzen duten elementuez osatuta dago eta horien artean Atxa jauregia da, atxikita duen kaperarekin batera, eraikin nagusia. Eraikin multzo horren osagarri dira ukuiluak, kotxerak eta zerbitzarien gelak, eta zuhaitzez apaindutako lorategia osatzen duten honako elementu hauek: harrizko iturri bi, harlauzazko bide bat eta igerilekua.

Finkak sarrera nagusi bi ditu, biak ere inguratzen dituen harlangaitzezko horman zabaldutakoak: bietako bata, oinezkoen sarrera da eta C-6210 bidearen ondoan dago, berori zen biztanleria-gunetik jauregirako sarrera zuzena eta bestea, ibilgailuentzako sarrera, finkaren hegoaldera etxearen ondoan, bestea baino zabalagoa, eta ezker- eskuinera defentsarako kanoizuloak dituzten murruak, euren goiburuan almena piramidalak dituztenak; sarrera honek burdin forjatuzko ate bikoitza du.

Jauregiaren oinplanoaren oinarrizko osagarria errektangeluarra da, 29,50x14 metrokoa gutxi gorabehera eta bi bolumen ditu. Lehen bolumenean, ekialdeko hegaleko dorrea dago, ibilgailuentzako sarreraren ondoan dagoena eta lehen solairua eta beste hiru altuera dituena eta, bigarrenean, errektangeluaren gainontzeko zatia: behe solairua, lehena eta bigarren solairuaren mendebaldeko erdia. Jauregiari atxikia kapera dago eta bertara heltzeko lehen solairuan dagoen pasadizo batetik joan beharra dago.

Jauregiak honako banaketa hau du: beheko solairuan daude hegoaldera ematen duen etxearen zatian kokatzen dira gelarik publikoenak eta iparraldera zerbitzuarenak. Lehen, bigarren eta hirugarren solairuetan (bakarrik dorreak du hirugarren solairua) gela pribatuak daude, bai logelak bai egongelak.

Beheko solairuan bi sarrera nagusi ditu eta batak zein besteak harrizko iturri bana dituzte aurrez aurre. Hegoaldeko sarrerak zutabe zentratua duen ataripea du eta zorua harlauza errektangeluarrez egina; mendebaldeko sarrerak bi zutabe apaingarri ditu lehen solairuko balkoiari eusten diotenak. Mendebaldeko sarreratik aurrera eginda harrera-toki batera heltzen gara eta hortik abiatzen da eskailera bat; eskailera hori bitan banatzen da, bigarren eskailera-trailuan aurrez aurre begira jartzen dira eskailerok bigarren solairura arte. Dorrean zehar gutxiago erabiltzen den beste eskailera bat dago. Aipatutako sarrerak jauregiaren hegoaldean kokatuta dauden egoitza nagusienetarako sarbide dira, hau da, erabilera ezberdinetako gelak eta dorrearen azpiko liburutegia. Gela horiek zuzenean lotzen dira hegoaldeko eta ekialdeko espazioekin, hots, lorategiaz gozatzeko atondutako espazioekin. Beheko solairuko gune nagusi horretatik mendebaldera ere jo daiteke, kaperara.

Kapera hori lurzoruaren azalerara egokitzen da eta korua eta aldarearen ostean kokatzen den sakristia txiki bat ditu. Jauregiaren lehen solairutik kaperaren korura heltzen da. Sakristiaren eta aldarearen artean murru bat dago eta murru horretan kokatzen da puntu erdiko baoa duen ezpataina.

Beheko solairuaren iparraldeko zatian kokatzen dira zerbitzuaren gelak, besteak beste, sukaldeak eta despentsa, logelak eta zerbitzuaren jangela. Hegoaldeko egongelaren eta iparraldeko gelen arteko komunikazioa bien tartean dagoen patio estu baten bidez egiten da bakarrik, eta ondo ezberdinduz zerbitzua ematen dutenen eta zerbitzua jasotzen dutenen arteko espazioak. Zerbitzu-gune horrek sarrera zuzena du iparraldetik. Finkaren zaintzailearen etxean kokatzen dira ukuiluak eta kotxerak, holako zerbitzu-atari bat osatzen.

Ganga elkargurutzatuz estalitako eskailera nagusitik gora eginez, lehen solairura heltzen gara, hor, saloi haundi batzuk eta jangela eta etxeko logela nagusiak daude. Solairu honetatik pasabide estu batetik zehar joanda ondoan duen kaperaren korura joan daiteke zuzenean.

Azkenik, bigarren solairuan logela gehiago daude, mendebalde aldeko zatian kokaturik daudenak.

Altxaerak ardatz bertikalez osatzen dira; ardatz horiek, jeneralean, alineatu egiten dituzte beheko solairuko leiho luzatuak lehen solairuko burdinezko barandiladun abalkonatuekin. Eskema jeneral honen baitan zenbait elementu berezi azaltzen dira. Horietakoa dugu portada. Portadak beheko solairuan tamaina handikoak diren dintel eta janbak dituen atea du eta ondoan zubateak ditu; fuste zatitua duten zutabe toskanar berezi horiek eusten diote goiko balkoiari. Lehen solairuko balkoi horretara ateratzeko ate batetik joan behar da ate hori dintelatua da eta frontoi kurbatu zatitu batek errematatzen du; frontoi horretan dago kokatuta Atxatarren armarria.

Hegoaldeko altxaeran ere badira zenbait aldaera fatxaden osaeraren eskema jeneralari dagokionez. Lehen solairuan atzeraemangune sakona dago hegoaldera ematen duen ataundi bat egiteko egina, pilare exentu batek bi baotan banatzen du ataundia. Lehen solairuan egindako atzeraemangunea txikiagoa da eta bertan balkoi korritua burdin forjatuzko barandilarekin itxia kokatzen da. Azkenik, bigarren solairu edo ganbaran galeria akristalatua bailitzan egindako bao errektangeluarren ilara bat dago, teilatu-hegalak estalia.

Jauregia morteroz estalitako harlangaitzezko murruz egina dago eta altuera horizontalean banatuta dago harlanduzko inposten bidez. Baoak ere harlanduz azpatuta daude oso beheratutako arkoz; ez ordea, hegoalde eta ekialdeko fatxadetako elementu bereziak. Estalkia zurezko egiturazkoa da eta teila erromatarrez estalita dago eta eraikin guztiari jira egiten dion teilatu-hegal txiki batek errematatzen du. Zoruak harlauzuz estalita daude beheko solairuan eta egurrez gainontzeko solairuetan.

Kanpoko espazioak. Portada nagusiaren aurrez aurre, ekialdean, harrizko harmailadi batetik jaitsita, lorategi hostotsuaren txoko txiki batera heltzen gara. Txoko hori banku korritu batek mugatzen du eta erdian harrizko iturri eder bat du frontoi kurbatu batek errematatzen duena, pila esferikoa duena eta bere antzinatasuna jasotzen duen inskripzio bat duena (1855eko irailaren 1a). Lorategian diren eta interesa duten beste elementu batzuk dira oinezkoen sarrerarako harlauzuzko bidea eta harlangaitzezko murruaren ondoan dagoen urmaela.

Bukatzeko, hegoaldeko fatxadaren ataundiaren aurrean atsedenerako eta aisiarako toki bat dago urmael karratu txiki bat duena eta baxera semiesferikoaren forma duen harrizko iturria. Iturriaren eta ataundiaren lerroan espazioa mugatzen duen harlangaitzezko horman armarri bat dago. Horma horrek, ekialdera duen zatian, kubo zilindriko bat osatzen du eta bertan gezileihoak daude eginda eta banku korritu bat dago harrizko mahai biribil baten jiran.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa