Attijariwafa Bank Marokoko Erresumako bankua da, herrialdeko bigarren eta Afrikako laugarren handiena dena.[1] 2003an Banque Commerciale du Maroc eta Wafabank batu ondoren jaio zen. Akziodun nagusia Al Mada holding marokoarra da, errege-familia alauitak kontrolatzen duena. Erakundeak milioi eta erdi bezero baino gehiago ditu eta bulegoak ditu Parisen, Madrilen, Bruselan, Bartzelonan, Shanghain, Tunisian eta Dakarren. Konpainiaren egoitza nagusia Casablanca hirian dago.

Attijariwafa Bank
Datuak
MotaBankua
HerrialdeaMaroko
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaBaltzu anonimo
JabeaAl Mada (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera1904
webgune ofiziala
LinkedIn: attijariwafa-bank Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «Le classement des banques marocaines dans le top mondial» Bourse News 2020ko uztaila.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.