Athing Mu

atleta estatubatuarra

Athing Mu (Trenton, New Jersey, 2002ko ekainaren 8a) estatubatuar lasterkaria da. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatu zen eta urrezko bi domina lortu zituen, 800 metroko lasterketan eta 4x400 metro errelebotan[1].

Athing Mu
2019 USA Indoor Track and Field Championships (46472438534) (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaTrenton2002ko ekainaren 8a (20 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaTexas A&M University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 800 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua56 kilogramo
Altuera178 zentimetro

IAAF: 303192 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbideaAldatu

Jatorri sudandarreko familia batean jaio zen. 2019ko otsailaren 24an Estatu Batuetako 600 metrotako errekorra hautsi zuen 16 urte baino ez zituela, 1:23.57 denbora eginez, eta Olga Kotlyarovaren munduko errekorretik oso gertu gelditu zen, 1:23.44[2]. Urte berean Pan Amerikar Jokoetako 20 urtez azpiko 800 metrotako lasterketa irabazi zuen.

Tokioko Olinpiar Jokoetan 800 metrotako lasterketa nagusitasun handiz irabazi zuen, distantzia horretako Estatu Batuetako errekorra hautsiz. Estatubatuarren 800 metrotako azken garaipen olinpikoa 53 urte lehenago gertatu zen, 1968an[3]. Egun batzuk beranduago 4x400 metroko errelebo lasterketa irabazi zuen. Athing Mu izan zen azken erreleboa eman zuena.

Nazioarteko emaitzakAldatu

TxapelketakAldatu

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2020 Tokio (  Japonia)   800 metro 1:55.21
2020 Tokio (  Japonia)   4x400 metro 3:16.85
Pan Amerikar Jokoak (20 urtez azpitik)
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2019 San José (  Costa Rica)   800 metro 2:05.50
Gazteen Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2018 Buenos Aires (  Argentina)   800 metro 2:08.01
2:05.23

MarkakAldatu

  • 400 metro - 49.57 (2021)
  • 800 metro - 1:55.21 (Tokio, 2021)

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu