Tolkienen lanetan, athelas izena jasotzen dute Eriadorren hazten zen eta Dunedainek sendatzeko erabiltzen zuten landare baten hostoek. Esaten denez, euren jatorria ez zuten Erdialdeko Lurraldean, baizik eta Numenorretik ekarriak ziren. Bere itxura ez da askorik ezagutzen, berdeak zirela eta hosto luze eta ez oso ikusgarriak zituztela besterik ez. Gainera, Mendebaldeko Gizakiak bizi izan ziren edo kanpatu zuten tokietan hazten ziren.

Eraztunaren Gerraren garaian, Gondorreko gizaki gehienek Errege Hostoak (assëa aranion quenyaz) bezala ezagutzen zituzten, baina ez zekiten izen horren zergatia. Giroa purifikatu eta berrindatzeko baino ez zituzten erabiltzen. Ez zekiten Numenorreko erregeen dinastiako eta Elendilen leinuko batek erabil zitzakeenik, bere esku eta hatsarekin batera, gorputzeko eta izpirituko zauriak sendatzeko. "Erregearen eskuak, sendatzen duten eskuak dira", esaten zen tradizioaren jakitunak zirenen artean, eta hala ezagutu zuten Aragorn errege legitimo bezala, bere koroaketa ofiziala baino lehenago, Minas Tiritheko Sendaketa Etxean eginiko sendapenaren ondoren.

Trola Filmsen testuinguruan:

Penamoako zenbaketaren arabera, modu herrikoian, zerba bezala ezagutuak.