Ateneo Naukratiskoa

Ateneo Naukratisekoa» orritik birbideratua)

Ateneo Naukratiskoa (antzinako grezieraz: Ἀθήναιος Nαυκρατίτης edo Nαυκράτιος, Athēnaios Naukratitēs edo Naukratios; latinez: Athenaeus Naucratita) Egiptoko Naukratis hirian jaio zen hizlari eta jakintsu helenistiko bat izan zen, Komodo enperadore erromatarraren agintaldiaren garaikoa (180-192). Alexandrian eta ondoren Antzinako Erroman bizi izan zen. Ezaguna da berak idatziriko Deipnosophistai, grekeraz, edo Jakintsuen oturuntza bilduma dela-eta, non hainbat gairi buruz, sukaldaritzatik historia eta filosofiara, garaiko jakintsuen arteko elkarrizketak agertzen diren. Siriako erregeen historia izeneko lan bat ere idatzi zuen, baina egun galdurik dago.[1]

Ateneo Naukratiskoa
Bizitza
JaiotzaNaukratis, 170
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza223 (52/53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, hizlaria eta poeta
Lan nabarmenak
Deipnosophistae, 1535

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Franco Volpi: Enciclopedia de obras de filosofía (Ateneo de Náucratis), 165. orrialdea.