Orrazketa lana | |
---|---|
Egileari buruz | |
Izena | Adrianne Wadewitz |
Hezkuntza zentroa | Indiana University-Purdue University Indianapolis |
Ikastaroari buruz | |
Izena | Arrazoibidezko idazkuntza |
Maila | Graduatu aurreko ikasleak |
Jakintzagaia | Asko |
Klasearen tamaina | 20 |
Bakarka edo taldeka | Bakarkakoa |
Iraupena | Astebete |
Helburuak | |
Idazteko trebetasunak | |
Alfabetatze-digitala | |
Pentsamendu kritikoa eta ikerketa | |
Lankidetza | |
Teknika eta komunikazio trebetasunak |
Ikasleei Wikipediako artikuluak orrazteko eskatu nien, eta editoreekin haien idazkuntzari buruz eztabaidatzeko eta edukiko hizkeraren argitasuna hobetzeko.
Era horretan, kontuan hartu behar izan zuten hartzaileak Wikipediako mundu osokoak direla, eta Wikipediako editore anonimoekin komunikatzeko erronka. Asmoa zen bukaerarako ikasleak ohartzea orrazketa prozesu neketsua, beharrezkoa eta, batzuetan, zama politiko handikoa dela.
Arrazoibidezko Idazkuntzan ikasleek ikasi zuten hartzaile desberdinentzat ahots desberdinez idazten. Wikipediarako ‘ahots’ bereziaz ikastean, aginpidezko ahotsaren berri ezagutu zuten, eta tonu horrek konbentzitu egin dezakeela, edukia susmagarria denean ere. Tonuak edo/eta edukiak elkar nola sendotu edo hondatzen duten ikasleek nahitaez eskuratu beharreko teknika da.