Ilustrazioa
Egileari buruz
IzenaBruce Sharky
Hezkuntza zentroaLouisiana State University
Ikastaroari buruz
IzenaEskualde plangintza eta diseinua
MailaMasterreko ikasleak
JakintzagaiaPaisaiarako arkitektura
Klasearen tamaina11
Bakarka edo taldeanBakarkakoa
Iraupena12 aste (lan handiago baten zati)
Helburuak
Idazteko trebetasunak
Pentsamendu kritikoa eta ikerketa
Lankidetza
Teknika eta komunikazio trebetasunak

Nire ikasleei eskatu nien Wikipediara joateko, eta aurkitzeko testuan idatzita zegoena iruditan azaltzeko ilustrazio bat zerabilen artikulu bat.

Gaiak zerikusia zuen Louisiana kostaldeko naturako prozesuekin, adibidez, itsas istingen galera, urakan eta abarrekin. Lan handiagoak bere baitan hartzen zuen, gainera, txosten bat eta klaseko aurkezpen bat.

Ikasleek gogotsu hartu zuten lana, hura argitara zitekeelako, helduen tratua eman zitzaielako, Wikipediara ekarpen bat egiten ari zirelako; gainera, mundu osoko jendeak egiten zion kritika haien lanari. Ikusi nuen haien gainerako lanaren kalitatea nire ikasleetan ikusitako onenetakoa zela, eta horren arrazoia Wikipediako lana izan zen nire ustez: ikasleak zirikatu egin zituen haien lan guztietan egiten dituzten irudi ilustrazio moten gainean kritikoki pentsatzera. Paisaiarako arkitekto gisa, hartzaileekin komunikatu behar gara, eta lan honek lagundu egin zien trebetasun horiek ikasten.