Dilema honetan sakontzeko, honako autore eta gaiak kontsultatu ditzakezu:
Gai filosofikoak:
- Mekanizismoa
- Dualismoa
- Bitalismoa
- Apolo eta Dioniso
- Positibismoa
- Transhumanismoa
Wikipediako beste sarrera batzuk:
Konponbidetasun teknologikoa
aldatuTeknologiaren garapenean eta horrek emango dizkigun erantzun positiboetan dugu jarrita itxaropen guztia. Gaur egun, inoiz baino gehiago, gizakion gaitz eta arazo guztien konponbidea teknologia izango delakoan gaude. Giza adimenak konpondu ezin izan duena garapen teknikoari esker lortuko dugun fedea ukaezina eta absolutua da. Alde batetik, adimen artifizialaren garapena dugu: gizakion lan eta ardura ezberdinak hartuko ditu eta, horrela, bizimodu hobea izango dugu. Beste aldetik, gizakiaren muga biologikoak teknologiaren bidez gainditu nahi ditugu; gure gorputzak garapen teknologikoen bidez hobetuz, gizakiaren aspektu biologiko eta naturala gaitz bat bezala definitzeari ekin diogu berriro ere, gaitza teknologia bidez ordezkatzeko esperantzarekin.
Descartesentzat gorputza eta natura bera makina hutsak direla kontuan hartuta, zer esango luke gaur egun transhumanismoak planteatzen dituen erronka horien guztien inguruan? Teknologian izango genuke, Descartesen aburuz, gure gaitz guztien konponbidea?
Nietzscheren bitalismoak bizitza goraipatzea proposatzen du, horrek dakarren oparotasun eta dekadentziarekin. Zientzia eta teknologiaren bidez, dekadentzia biologikorik gabeko gizakiak bilakatzea proposatzen du, transhumanismoak eta posthumanismoak bereziki. Zilegia eta desiragarria al da horrelako izaki bilakatzea? Gure existentziak balio berdina al du esfortzu, gaitz eta erronka natural edo fisikorik gabe? Bestela izanda ultragizakia, gizaki zibernetiko edo teknologikoa izan al daiteke?