Dilema honetan sakontzeko, honako autore eta gaiak kontsultatu ditzakezu:

Gai filosofikoak:

Wikipediako beste sarrera batzuk:


Izate algoritmikoa aldatu

Aristotelesek Izatea eta izateko modu ezberdinak aztertu zituen, errealitate fisikoaren baitan dagoen logika eta ordena azaleraziz. Aristotelesek Izatea "gauzen" oinarrizko ezaugarritzat zuen eta natura aztertuz Izate hori topatu zitekeela defendatzen zuen, munduaren ordena eta logika ezagutuz. Gaur egun, ordea, errealitate maila berri bat dugu: mundu birtuala, alegia. Jakin beharra dago sarean ikusi eta jasotzen dugunaren atzean ere ordena bat dagoela: algoritmo ezberdinek definitzen duten ordena, hain zuzen ere. Jokoen arauak aldatu egin dira, errealitate fisikoaren ordenak eta algoritmoen ordenak ez baitute berdin funtzionatzen. Kontziente al gara, gaur egun, Internetek ez digula erakusten berez dagoena? Gure izaera edo profil birtualaren araberako filtro algoritmikoak definitzen duena agertzen zaigu. "Norbaitek" gure profilarekin bat datorrena zer den erabaki du eta horixe da bistaratzen diguna. Hori horrela, sarearen baitan gure Izatea edo izateko modu bat garatzen ari da: izate algoritmikoa. Gure mundua, pentsamendua, interesak, gustuak… ez ditugu geuk definitzen: algoritmoek egiten dute eta, gainera, guk definitzen dugula sinetsarazten digute. Aristotelesen Izatea izate natural bat zen, mundua antolatzen zuena. Gaur egun inguratzen gaituen izate algoritmikoa ausazkoa al da? Ala naturalki eratu eta moldatzen da? Interesik dago bere definizioan?

Dilemak aldatu