Dilema honetan sakontzeko, honako autore eta gaiak kontsultatu ditzakezu:

Gai filosofikoak:

Wikipediako beste sarrera batzuk:

Homo birtualis aldatu

Mendeetan zehar, gizakia definitu nahi izan da: animalia politiko eta arrazionala, arima duena, homo faber, homo ludens… Gaur egun Aristotelesek saiakera hori berriro egingo balu, teknologiak eta bere aspektu birtualak definizio horren baitan egongo lirateke. Teknologia gizakiaren ezaugarri propioena bezala ulertzen duen pentsamendurik badago gaur egun. Gizakiaren aspektu biologikoa gainditu nahi duen pentsamendu honi transhumanismo erradikala deritzogu. Sare sozialetan ez garen baina izan nahi dugun hori proiektatu ohi dugu, gure buruaren transformazio moduko bat eginez: erreala ez den transformazioa da, itxurazkoa, proiekzio bat. Itxura den hori sarean zeharo erreala da, ordea, eta egiazko bilakatzen da. Esan al daiteke arimaren bertsio moderno baten aurrean gaudela? Gure izate birtualak gu ez gaudenean biziraun dezake, zer esanik ez hau adimen artifizialarekin lotuko balitz eta bertan gure abatar birtual batek gure lekua hartuko balu. Azken finean, sarean sortzen dudan profilak gorputz fisikoaren mugak gainditzen dituen nire aspektu bat bezala uler daiteke. Hau da, arima bezala ikusi dezakete belaunaldi berriek. Hori horrela, zein aspektu da erreala? Non dago gure benetako izatea? Ba al dago benetako izaterik, nahi dugun izatea birtualki asmatu dezakegun garai honetan? Benetako izate bat behar al da orduan? Zer da gizaki egiten gaituena? Izan al daiteke gizaki bat gizaki biologiarik gabe?

Dilemak aldatu