Energia, hain kontzeptu zabala... energia behar dugu egunero egiten ditugun gauzarik sinpleenetarako ere. Energia behar dugu gosaria prestatzeko, ikastetxera iristeko, testu hau irakurtzeko, elikagaiak kontserbatzeko, hotzez edo beroz ez hiltzeko. Baina... nola sortzen da energia? Zein arazo sortzen dira energiaren sorreran? Ziurtatuta al dugu gure bizimodua? Aurten energiaren gai zabala landu nahi dugu Txikipedian. Hemen aurkituko duzu jarduera hau egiteko behar duzuna.

1. pausoa: eskolaren kontu bat sortu aldatu

Ikasle bakoitzak edo ikasle-talde bakoitzak kontu bat izan beharko luke artikulua landu edo igotzeko, baina eskolak ere beharko du bat, kontaktua eta komunikazioa errazteko. Irakasle arduradunaren kontua ere izan daiteke. Kontua sortzeko goian eskuman duzun "Sortu kontua" botoiari eman beharko diozu.

Kontu horretan eskatuko da erabiltzaile izen bat (eskolaren izena agertzea interesgarria da), pasahitz bat ezartzea (ondo gorde) eta e-posta helbide bat. Bete, mesedez. Honela, arazorik egotekotan, zuekin kontaktuan jar gaitezke.

2. pausoa: gaia aukeratu aldatu

Eskola bakoitzak 2 gai lantzea proposatzen dugu. Lan hori errazteko, proposamenen zerrenda hau landu dugu Ingurugelako lagunekin batera. Gaia hautatzeko "Lehena Sartzen, Lehena Aukeratzen" sistema erabiliko dugu. Nola aukeratu gaia? Hemen behean dituzuen argibidea jarraituz.

Proiektuaren orrian bat egin aldatu

Orrialde bat sortu dugu egiten denaren jarraipena izateko. Hemen dagoen botoian klik egin beharko duzu bat egiteko:

  Energia wikiproiektuan sartu

Behin bertan zaudela erdian duzun botoi urdinari eman beharko diozu "Saioa hasi Wikipediarekin" (ordenagailua ez baduzu euskaraz konfiguratuta, mezua gaztelaniaz agertuko zaizu: "Iniciar sesión con Wikipedia"). Bertan klik egin eta irekiko den leiho berrian "Baimendu" botoiari eman (urdina da ere). Dagoeneko proiektuaren parte zarete.

Gure gaiak hautatu aldatu

Ondoren goiko menuan dagoen "Artikuluak" atalera joango gara, eta "Artikulu erabilgarriak" aukeratuko dugu. Bertan daude eskuragarri dauden artikuluak. Guk nahi ditugun bi horien gainean "Aukeratu" sakatuko dugu:

 

Dagoeneko guk nahi genuen gai bat ez badago, beste norbaitek aukeratu duelako izango da. Beste bat hartu beharko dugu, ezin baitute bi eskolek gai berdina hautatu.

3. pausoa: energiaren informazioa landu eta igo aldatu

Gaiari buruzko informazioa lortzeko bide asko daude. Saiatuko gara ahalik eta hoberen egotea Wikipedian zuek hasten zaretenerako. Hala ere, maiz erabiltzen dituzuen bestelako liburu, aldizkari edo nahi dena izan daiteke informazio iturri.

Bideo azalpena aldatu

Bideo honetan azaltzen da nola idatzi eta igo artikulu bat Txikipedian:

Tutorialak eta adibideak aldatu

 

Gure hezkuntza atarian (Atari:Hezkuntza) hainbat tutorial eta baliabide gehigarri daude, bai zuentzat, bai ikasleentzat ere. Bideo tutorial gehigarriak egoteaz gain, bideo pilulak ere badaude ataza txikiak egiten ikasteko. Bestetik, Txikipedian idazteko ikasleentzako pausoz pausoko gida hau ere badugu, Zarauzko Orokieta eskolak egindakoa: Atari:Hezkuntza/Lehen_Hezkuntza/Txikipedian_idatzi.