(«Atari:Hezkuntza/Dashboard/Galderak/Ikaslearen bertsioa» orritik birbideratua)
Modu ezberdinak daude ikaslearen azken bertsioa ikusi ahal izateko. Ikasleen lana ikusi atalean aipatu dugun bezala, posible da koloreztatzea edo ezberdintasunak ikustea. Hala ere, baliteke konparatu nahi izatea ikasleak berak egin duena, bestelako interferentziarik gabe. Horretarako, pauso hauek jarrai ditzakegu:
Goiko menuan Artikuluak aukeratu beharko dugu:
Landutako artikulu guztiak ikusiko dituzu, edizioan gehitutako byte kopuruaren arabera antolatuta:
Sakatu artikulu bakoitzaren azpian dagoen Historia atalean. Artikuluaren historia ikus dezakegu horrela:
-
Artikuluaren aldaketa guztiak ikusteko aukera izango dugu. Gure ikaslearen izena baldin badakigu, bere azken aldaketa zein den identifikatzea erraza izango da. Nahikoa duzu horren gainean klik egitea berak egindako lana zein zen ikusteko. Kontuan izan, ondoren, beste wikilari batek lana alda dezakeela, hemen gertatu den bezala.