Ikastaroaren orrira sartutakoan, orriaren goialdeko metriketan, hauek ageri dira:
- Sortutako artikuluak: programaren barruko erabiltzaileen kohorteak sortutako artikulu berrien kopurua da. Sortutako artikuluen zerrenda, era berean, editatutako artikuluekin batera ageri da, «Artikuluak» fitxan.
- Editatutako artikuluak: programaren barruan erabiltzaileen kohorteak ekarpenak egindako artikuluen kopurua da.
- Edizioak, guztira: programaren barruan kohorteak egindako edizioen guztizko kopurua da.
- Editoreak: kohorteari programarako batu zaizkion editoreen kopurua da. Editoreak batzeko bideak bi dira: editoreak berak izena emanda, edo programa-antolatzaileak batuta.
- Gehitutako hitzak: erregistratutako edizioen bidez proiektuari gehitutako hitzen kopuruaren kalkulua da. Kalkulua egiteko oinarria da edizio bakoitzean gehitutako byte kopurua. Egun, hitz bakoitzeko batez besteko byte kopururako ingeles hizkuntza hartzen da oinarritzat.
- Artikulu ikustaldiak: programarekin bat egindako editore batek egindako lehen edizioaz geroztik programaren barruan landutako orriei egin zaizkien ikustaldien kopuruaren kalkulua da.
- Commonsera igotakoak: programaren barruan Wikimedia Commonsera igotako multimedia fitxategien kopurua da.