Ikasleek esleituta dituzten artikuluak aldatu egin ditzakezu, baina laguntza behar izanez gero, eskatu lasai. Zuk zeuk egin nahi baduzu Editoreak menura joan beharko zara:
Ikusten duzun bezala, bi botoi dituzu: "Parte-hartzea" jartzen duen bat eta "Artikuluak esleitu" jartzen duen beste bat:
"Parte-hartzea" botoian ikasleak gehitu edo kentzeko aukera izango dugu. "Artikuluak esleitu" botoian klikatuz, hau gertatuko da:
- +/- botoiarekin aukera izango dugu esleituta dituzten artikuluak kendu edo gehitzeko.
- Berrikuspen bat esleitu botoian, aukera izango dugu ikasleei beste norbaiten artikulua berrikus dezaten eskatzeko.
Amaitzerakoan, beharrezkoa da goiko Egina botoiari ematea.