Asunción Ruiz

madrildar ingurumen-teknikaria

Asunción Ruiz Guijosa (Madril, 1966) madrildar ingurumen-teknikaria da, Espainiako Ornitologia Elkarteko (SEO/BirdLife) zuzendari exekutiboa.

Asunción Ruiz
Bizitza
Jaiotza1966 (57/58 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzuzendari exekutiboa
Enplegatzailea(k)Espainiako Ornitologia Elkartea

Bizitza 

aldatu

1989an Zientzia Biologikoetan graduatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM). Ingurumen-biologian espezializatutako lehen promozioan parte hartu zuen.[1] Ingurumen-kudeaketa enpresan diplomaduna da.[2]

 
Ekologia

UAMeko Ekologia Departamentuaren bidez sartu zen lanbide munduan. Ondoren, enpresa estatuko eta nazioarteko aholkularitza-enpresa pribatuetan hasi zen lanean.[2] Sektore pribatuaren barruan, laborategi batean ere lan egin zuen limnologian, hau da, ekosistema akuatiko edo urtarren azterketan.[1] 1993an, proiektu-teknikari gisa, SEO/BirdLife erakundean sartu zen. Erakunde hori Espainiako natura eta biodibertsitatea aztertzeaz eta kontserbatzeaz arduratzen da.[1][2] 2004an, proiektuen kudeaketako zuzendari izendatu zuten.[2] 2010ean, GKE kontserbazionista horretako zuzendari exekutibo izendatu zuten.[3][4] Hona hemen bere esaldi errepikatuenetako bat:

Txoritxoak naturaren osasunaren argazki dira.[5][4][6][7]

Espainiako espazioen ingurumen-egoeran aditua da, hala nola, Natura 2000 Sarean edo biosferaren erreserban.[8][5] Berak egindako lan eta hitzaldi askotan adierazten du lanak askotarikoak izan daitezkeela, besteak beste, Natura Sareko gune batzuetan estepa-inguruneak mantentzeko abeltzaintza-kudeaketa nolakoa izan behar duen definitzea, azterketa berritzaileak egitea, edo, itsas hegaztientzako itsasoko gune garrantzitsuak zein diren identifikatzea.[5] Honako hauxe da Asunciónen ametsetako bat:

Inork ez du zalantzan jartzen Prado Museoaren ondarea garrantzitsua dela. Bada, niri gizartea naturalizatzea gustatuko litzaidake, Espainian dugun natura Pradoko koadroak bezain garrantzitsua dela konturatzeko. Gure natur ondarea kulturala bezain garrantzitsua da.[1]

Hainbat argitalpen eta monografiaren egilea edo editore nagusia da, hala nola, miru errealari, gabai balearrari eta uretako hegaztien negualdiari buruzkoak, Espainiako hegazti ugaltzaileen atlasa, Andaluziako hegaztien liburu gorria eta Espainiako itsas hegaztien kontserbaziorako eremu garrantzitsuen inbentarioa.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu