Astrakhan oblasta
Astrakhan oblasta (errusieraz: Астраха́нская о́бласть, Astrakhanskaya oblast) Errusiako subjektu federal bat da, Hegoaldeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 49.000 km²ko eremua du eta 2010ean 1.010.073 biztanle zituen[1]. Hiriburua Astrakhan hiria da (520.339 biztanle 2010ean[1]).
Astrakhan oblasta | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
ISO 3166-2 | RU-AST | ||
Hiriburua | Astrakhan | ||
Gobernuburua | Igor Babushkin (en) ![]() | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°14′N 47°14′E / 47.23°N 47.23°E47°14′N 47°14′E / 47.23°N 47.23°E | ||
![]() | |||
Azalera | 49.000 km² | ||
Mugakideak | Kalmukia, Volgograd oblasta, Mendebaldeko Kazakhstan eta Atyrau probintzia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 997.778 (2021eko urtarrilaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 20,61 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Lurralde mota | Oblasta | ||
Barruti federala | Hegoaldekoa | ||
Ordu eremua | Samara Time (en) ![]() ![]() | ||
Matrikula | 30 | ||
www.astrobl.ru |
GeografiaAldatu
Astrakhan oblasta Errusiako hegomendebaldean dago. Mendebaldean Kalmukia errepublikarekin du muga, iparraldean Volgograd oblastarekin, ekialdean Kazakhstanekin eta hegoaldean Kaspiar itsasoarekin. Volga ibaiak zeharkatzen du eskualdea.
Talde etnikoakAldatu
130 talde etniko baino gehiago daude, tartean errusiarrak (%72a), kazakhak (%13a) eta tatariarrak (%7,2a)[2].
EkonomiaAldatu
Astrakhan Kaspiar itsasoko arrantzalekuen hiriburua da. Kabiar, arrain keztatu eta kontserba produkzioak garrantzi handia du. Horrez gain, itsas garraioaren eta trenbidekoaren arteko transferentzia lekua da[2].
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Ander IZAGIRRE: «Urak dakarrena urak daroa» Volgaren deltari buruzko erreportajea Argia.com-en.
- (Ingelesez) Kommersant.com: Astrakhan Region Kommersant.com