Asterix eta normandoak

Asterix eta normandoak, (frantsesez: Asterix et les Normands) Asterixen abenturak kontatzen dituen bederatzigarren komikia da. Komikian, 1967an argitaratu zen.

Asterix eta normandoak
Jatorria
Egilea(k)René Goscinny eta Albert Uderzo
Argitaratze-data1967
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
ISBN978-2-01-210141-8
Ezaugarriak
Genero artistikoakomikia
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaAsterix
Emanaldia
Hasiera-data1967
Fikzioa
Fikzio-unibertsoaAsterix universe (en) Itzuli
kronologia
Asterix Bretainian Asterix eta normandoak Asterix legionaria

Istorioa aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ohi bezala, egun lasai eta bare bat da Asterix eta bere lagunen herrixkara Filatelix postaria iristen denean. Obelixek, zutarriak postaz bidal ahal daitezkeen galdetzen dio, eta Filatelixek, baietz erantzuten dio, baina soilik ziurtatuak, banatzerakoan gal ez daitezen. Postan, Luteziatik (Paris) herrixkako buruzagi den Abrarakurzixentzako gutun bat dakar. Gutuna, bere anaia Ozeanonixena da, honen seme Gudurix, hamabost urteko nerabe bat, herrixkara oporretan bidaliko duela esanez, eta berau gizon bihurtzeko eskatzen dio, hiriko bizitzak oso makal utzi baitu.

Mutil "haserrekor"ra, herrixkara, lau zaldik tiratutako gurdi batean iristen da, eta, bere osaba, "zahar" bezala tratatzen du. Asterixek, gurdiari buruzko laudorioak esaten dizkio, eta Gudurixek, Mediolanumen (Milan) eraikitako sport bat dela erantzuten dio. Buruzagiak, Asterix eta Obelixi, gazteaz arduratzeko esaten die. Asterixek, harrera dantza bat antolatzen du bere omenez. Mutila, musika eta dantza probintziarrekin aspertu egiten da, eskenategira igo, Asuranzeturix koblakariari lira kendu eta Luteziako katakonbetan dantzatzen dena joko diela esaten dien arte, Pata Pata eta beste dantza moderno batzuk; laster, guztiek kartsuki dantzatzen dute, baita Obelixek ere. Dantza, koblakariak bere lira berreskuratu eta kantatzen hasten denean amaitzen da. Guztiak joan egiten dira, eta gazteak, denbora galtzen ari dela esaten dio, Luteziako Olinpixera kantatzera joan beharko lukeela.

Hau galiar herrixkan gertatzen ari den bitartean, Galiatik oso iparraldera dagoen herrialde batean, non gauak oso luzeak diren eta neguko hotza, edozein gizakirentzako jasanezina den, normandiarrentzako izan ezik, beldurra zer den ez dakiten gerlari basatiak, talde batek, biltzar garrantzitsu bat ospatzen du. Beldurra zer den jakiteko beharra dutela esaten ari dira, eurek, guztia jakin nahi baitute, eta ezagutzeko falta zaien gauza bakarra, beldurra da, baita "beldurrez hegan irten" entzun duten hori ere, txoriek bezala hegan egiteko ahalmena emango diela uste baitute. Buruzagiak, kalbados batzuk ekartzea eskatu du, euren edari nazionala, garaitutako pertsonen burezur batzuetan, ondo beterik. Euren arazoa, beldurra ezagutzen ez dutenez, umeek ogroari beldurrik ez diotela da, ezta helduek autoritateari ere, eta, gainera, zotina, gaixotasun ia sendaezina da. Honek jarraitzerik ez duenez, Grosenbaf buruzagiak, beldurra ezagutzen duten tokiren baterantza abiatzea proposatzen die, eta sekretua ezagutzea, hori baita euren xedea.

Hiru aste beranduago, normandiarrak, euren itsasontzietako batean ontziratu ziren, drakkar batean, ikasketa bidaia abiaraziz. Grosenbafek, toki bat aukeratu behar eta Galia aukeratzen du joan beharreko toki bezala. Zoritxarrez, ez daki galiarrak ez direla, izatez, beldurra izateagatik bereizten, eta euren beldur bakarra, tximista batek akabatuko dituela dela.

Asterix, Obelix eta Gudurix hondartzan daude gazteak normandiarren drakkarra ikusten duenean, berehala ezagutzen du, eta, beldurrak airean, handik ihes egiten du herrixkarantz. Abrarakurzixek, Asterix eta Obelix berriz bidaltzen ditu hondartzara, bisitariek zer egiten duten ikus dezaten. Hauek, hondartzara iritsi bezain pronto, euren kanpamentua instalatzen hasten dira. Asterix eta Obelix herrixkara itzultzen dira, eta, buruzagiari, normandiarrak lehorreratu eta kanpamentu bat altxa dutela esaten diote, gainera, oso izen arraroak dituztela esaten diote, guztiak 'af' amaituak: Pataf, Epitaf, Konplementaf, Soldaf, Mataf, etab...

Grosenbafek, bere laguntzaile Soldaf lurraldearen barnealdera bidaltzen du galiarrak espiatzera. Itzultzerakoan, galiarrek, eurek bezala, beldurra zer den ez dakitela esaten dio, baina badagoela bat beldurra zer den badakiena, beldurraren txapelduna zela ere esan zuena. Buruzagiak, pertsona hori harrapatu eta bizirik ekar diezaioten espedizio bat antolatzen du.

Normandiarrek, Gudurix, hau Luteziara bueltan doanean harrapatzen dute. Asterixek eta Obelixek, gaztearen gurdia basoan aurkitzen dute, eta, aztarnengatik, bahitua izan dela ebazten dute. Erromatar patruila batek, hondartzan borroka bat gertatzen ari dela ikusten du, dekurioia, bere kanpamentura itzultzen da, gertaerari buruz, txosten hirukoitz bat egiteko, baina zenturioiak, berriz ere hondartzara bidaltzen du borroka gera dezaten. Kostaldera iristen direnean, normandiarrek Asterix eta Obelixekin duten borrokaren erdian sartzen dira, zatirik txarrena jasoz.

Erromatar patruila, bere kanpamentura itzultzen da, eta soilik bainularien arteko eztabaida bat dela dio. Asterix eta Obelix, normandiar buruzagiaren dendara iristen dira, eta Gudurix zergatik bahitu duten galdetzen dio. Buruzagiak, txapeldunak gauza asko erakutsiko dizkiela erantzuten die, eta ondoren joaten utziko dutela, erakutsiko diena, beldurra nola izan eta nola hegan egin da.

Asterixek, normandiar buruzagiari, eurek beldurra nola izan erakusten badiote, gaztea itzuli eta Galiatik joango ote diren galdetzen dio. Grosenbafek, baietz erantzuten dio, ez direla gerra asmoz etorri, baizik eta ikasketa asmoz. Euren ondorengoak izango dira itzuliko direnak, baina mende asko beranduago.

Asterixek, herrixkan, beldurra izaten irakatsiko dien zerbait badutela erantzuten dio. Obelix bidaltzen du Asuranzeturix koblakariaren bila, Luteziara bidean doala aurkitzen duena. Koblakariak, normandiarrengana Gudurix salbatzeko joatea onartzen du, berau izan baita bere kantari dohainak onetsi dituen bakarra, eta Luteziako Olinpixera joatea gomendatu ziona.

Obelix itzultzeko zain zeuden bitartean, normandiar buruzagiak pazientzia galtzen du, eta Gudurix amildegi baten ertzerantz eramaten du, beldurrez hegan egiten irakas diezaien. Justu amildegitik botatzera doazen unean, Asterix sartzen da eta borroka handia sortzen da; gazteak, Asterix, hainbeste normandiarren aurka bakarrik dagoela ikusirik, bere beldur guztia galdu, eta, kemen handiz, Asterixen ondoan borrokatzen du.

Borrokaren erdian daudenean, Obelix eta koblakaria iristen dira. Asterixek, borroka gelditzea eskatzen du, beldurra zer den irakasteko, eta koblakariari normandiarren aurrean kantarazten dio. Hauek, koblakaria entzutean, beldurra zer den ulertzen dute, hegoak oraindik agertzen ez zaizkien arren. Gaztea askatu eta euren herrirantz itzultzen dira, baina lortzen ez duten gauza bakarra, beldurrez hegan egitea da.

Herrixkan, Abrarakurzix, orain ausarta den bere ilobagatik harro dago, bere ikasketa Obelixekin amaitzen duena, beste gauza batzuen artean, basurdeak ehizatzen eta erromatar patruilak erasotzen erakusten diona. Gaztearen oporrak amaitzen dira, eta Abrarakurzixek, agur oturuntza bat antolatzen du, koblakariaren omenezkoa ere badena, eguneko heroia izan dena, eta, honi, oturuntzan, nahi duen guztia kantatzen uzten zaio.

Pertsonaiak aldatu

  • Asterix
  • Obelix
  • Abrarakurzix
  • Gudurix
  • Panoramix
  • Asuranzeturix
  • Idefix
  • Filatelix
  • Ozeanonix
  • Grosenbaf
  • Soldaf
  • Pataf, Epitaf, Konplementaf, Mataf, Daktilograf, Estenograf...


Aurrekoa
Asterix Bretainian
Asterixen abenturak
1967
Ondorengoa
Asterix legionaria


Kanpo estekak aldatu