Asterix Bretainian

Asterix Bretainian (frantsesez: Astérix chez les Bretons) Asterixen abenturak kontatzen dituen zortzigarren komikia da.

Asterix Bretainian
Jatorria
EgileaRené Goscinny eta Albert Uderzo
Argitaratze-data2012
Jatorrizko izenburuaAstérix chez les Bretons
Jatorrizko herrialdeaGales
ISBN978-1-906587-30-7
Orrialdeak48
Ezaugarriak
Genero artistikoakomikia
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaAsterix
Emanaldia
Hasiera-data1966
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaBritannia (en) Itzuli
Fikzio-unibertsoaAsterix universe (en) Itzuli
asterix.com…
kronologia
Buruzagien burruka Asterix Bretainian Asterix eta normandoak

1986an izenburu berdineko marrazki bizidun filmean zinemaratu zen.

IstorioaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Julio Zesarrek Britainia Handia osoa konkistatu du, inbaditzailearen aurrean oraindik eusten duen herrixka bat izan ezik, baina nekatutako gerlari hauek galtzen ari dira eta Asterixen lehengusua den Zezentorax edabe magiko bila bidaltzea erabakitzen dute britainiarren erresistentziarako.

Panoramixek edabez beteriko upel handi bat prestatzen dio, eta Galian guztia bare eta lasai dagoenez, Asterix eta Obelix berarekin doaz. Bidean erromatar itsasontzi bat erasotzen dute eta erromatarrek galiarren asmoaren berri jakiten dute, eta beraz, itzuli eta hiri osoa abisupean jartzen dute. Ostatu batean babestuak izango zirela jakinda, baina ez zeinetan, hiriko ardo upel guztiak konfiskatzea erabakitzen dute, edabez betea dagoena ere lortzeko.

Asterixek eta Obelixek jauregi barruan sartzea lortzen dute, baina hiriko upel guztiak daudenez, han denbora asko geratzera ez arriskatzeko, euren ostalariaren upel guztiak konfiskatuta eraman zituzten ondoren zuzenekoa ikertzeko. Hala ere, euren gurdia lapur batek lapurtzen die, ardoa alde guztietan saltzen duena. Lapurra aurkitutakoan, upel guztien arrastoa banan-banan bilatzen hasten dira, eta azkenik errugbi partida batean aurkitzen dute. Baina upelarekin ihes egiten saiatzean, erromatarrek erasotzen dituzte eta upela suntsitzen dute, honen edukia ibaian galtzen delarik.

Behin herrixkan, Asterixek Panoramixek urruneko herrialde batean lortutako hosto batzuk hartzen ditu, eta edabea egingo duela ziurtatzen du. Berez, te hostoak baino ez ziren, baina gerlari bretoiak erromatarrak garaitzeko haina motibatzen ditu.

Pertsona ospetsuen irrimarrakAldatu

  • The Beatles musika taldea, herrialdeko neska nerabe guztiak erotzen dituen koblakari bretoi talde arrakastatsu bat bezala.

Marrazki bizidunakAldatu


Aurrekoa
Buruzagien burruka
Asterixen abenturak
1966
Ondorengoa
Asterix eta normandoak


Kanpo estekakAldatu